lunes, 29 de noviembre de 2010

SICKO


Izenburua: Sicko

Lurraldea: AEB

Estreinaldia AEBn: 2007/06/22

Estreinaldia Espainian: 2009/04/30

Produktora:  Lionsgate, The Weinstein Pictures

Gidoilaria, Zuzendaria: Michael Moore

Nik aukeratu dudan dokumetala Sicko du izena eta 2007an  izan zen emanaldia Amerikako Estatu Batuetan. Garai horretan beste hainbat dokumental egon ziren eta nik azpimarragarrienak, edo hala iruditu zaizkidanak, aipatuko ditut:

 Taxi to the Dark Side:Alex Gibney zuzendutako dokumentala da, 2007an Oscar saria irabazi zuena. Dilawar izeneko taxilari afganiar baten hilketan oinarritzen da. Hau Bagrameko aire basean giltzapetua egon zen atxiloketa judizial bat izan gabe eta bertan soldadu estatubatuarrek kolpeka hil egin zuten.

Operation Homecoming: Writin the  Wartime Experience: Richard E. Robbinsek zuzendutako dokumentala da. Dokumental honek Afganistan eta Iraken egondako  soldadu estatubatuarren bizitza eta esperientziak kontatzen ditu

War/Dance: Sean Fine eta Andrea Nixek zuzendutako dokumentala da. Musika eta dantza lehiaketa batean parte hartzeko Kampalara bidaiatzen duten  hiru ume ugandarren bizitza kontatzen du. Hauek Patongo errefuxiatu eskolaren izenean hartzen dute parte eta bizi beharko duten etorkizun gogorra ahazteko egiten dute kanta eta dantza.

 No End in the Sight: Charls Fergusonen dokumentala da. Irakeko inbasioa egina urretik eta bitartean egindako akatsez hitz egiten digu. Gobernuaren akatsak, politika militarreko bestelako akatsak... azaltzen ditu.

Dokumental guzti hauek Oscarretarako hautatuak izan ziren eta baita nik aukeratu dudana ere. Horregatik eta honen inguruan kritika onak irakurri ditudalako ikustea erabaki dut. Michael Moorek Ipar-Ameriketako osasun zerbitzuaren kritika gogorra egiten du dokumental honetan. Sistema hau unibertsala ez denez iparamerikar askok (50 bat milioi) zerbitzurik gabe geratzen dira, ez dietelako onartzen hainbat arrazoirengatik edo ezin dutelako pagatu. Hala ere, segurua dutenek ere azkenean arruinatuak bukatzen dute.

Dokumentalak hainbat estatubatuarren egoera errealak kontatzen dizkigu eta honen bidez zuzendariaren helburua osasun sistema aldatzea bultzatzea da, estatubatuarrek eta batez ere gobernuak hausnarketa bat egin dezaten nahi du. Horretarako kasu errealak hautatzeaz gain beste lurralde batzuetako ospitaleak bisitatzen ditu.

Planteamendua oso interesgarria iruditzen bazait ere, eta honen helburua primeran dagoela uste badut ere, dokumentala gehiegikeriatan oinarritzen dela iruditu zait. Kasuak errealak badira ere, hautatuak dira eta bortitzenak edo gogorrenak aukeratu dituela pentsa nezake. Kontatzen duen guztia oso gogorra egiten da, Ipar Ameriketan osasun zerbitzuek jendea hiltzen uzten dutela ikusten da filmean, eta ziur nago hori egia dela baina ez det uste hori horrela izango denik beti eta dokumentalean hori ematen du.

Hori alde batera utzita,  sekulako produkzioa aurkezten duen dokumentala da eta atzetik izugarrizko ikerketa izan duena. Dokumental hau 123 min irauten dituena lan eta dedikazio izugarria eskatu du Michael Moore inbestigazio lan handia egin behar izan duelako filmean agertzen den jende guztia lortzeko, hauen bizitzen berri izateko... horrez gain beste lurraldeetara mugitu da ere jakiteko osasun zerbitzuak nolakoak diren beste leku batzuetan eta irudi dokumentalak ere lortu ditu. Hori gutxi balitz, Gobernuarekin borrokan ibili behar izan da lan hau aurrera atera ahal izateko.

Kontrobertsia handia izan duen dokumentala izan bada ere, ni ez naiz guztiz gustura geratu emaitzarekin, arestian esandako horrengatik eta gehiago espero nuelako. Produkzio eta errealizazio lanarekin, ordea, bai, sekulakoa iruditu zaidalako.

Dokumentalaren Trailerra:

http://www.youtube.com/watch?v=xlDAUKSh9CQ


ALBA SISTIAGA POVEDA  31. Taldea (Vanesakin)

No hay comentarios:

Publicar un comentario