miércoles, 24 de noviembre de 2010

BAGDAD RAP


 
Zuzendaria: Arturo Cisneros Samper
Gidoia: Santiago Alba Rico, Mikel Larramendi y Arturo Cisneros
Errealizazioa: Arturo Cisneros Samper
Muntaketa: Aritz Gorostiaga
Musika: Frank T, Ari, Zenit, Slektah Kolektiboa, Kase O, Sr. Rojo, Mikel Salas, Borja Alexandre y Guilleaume Marsan
Herrialdea: España
Urtea: 2004
Iraupena: 75 min
 

2003ko martxoaren 20an, jendeak harrituta telebistan ikusten zuen Iraken hasitako gerra, askorentzat zentzurik ez zeukana eta gainera, legez kontrakoa zena. Baina Iraken gertatutako guztia telebistan ikusteko aukerarik ez genuen izan. Gerra hasi baino lehenago, brigadista talde batek Bagdadera iristeko aukera izan zuen eta batzuk bertan jarraitu zuten bonbardaketak eman ziren bitartean. Bertan geratzeari esker, gaur egun kontatu dezakete Bagdaden gertatutako istorioak eta horrela, izen eta abizenak jarri Irakeko gerra jasan zuten pertsona errugabeei.

Dokumentala, hip hop-aren erritmoarekin kontatzen dena, elementu ezberdinak nahasten ditu: batetik, artxiboko irudiak eta argazkiak eta bestetik, brigadisten, EEBBetako soldaduen, Irakeko politikarien eta emakumeen... lekukotasunen irudiak. Informazio guztia nahasteko, musika, kamera mugimenduak, koloreak eta itzalak erabili dituzte, horrela muntaketaren bitartez narrazioari erritmoa emanez.

Dokumental honetan irudiek eta lekukoen aipuek berebiziko garrantzia daukate, izan ere, istorioak hurbilago sentiarazten laguntzen dute eta ondorioz, ikuslegoarengana erraz iristen da. Dokumentalean irudi bortitzak (pertsonen gorpuak, haur txikiak besorik edo hankarik gabe, jaioberriak malformazio larriekin...) erabiltzen dira ikuslegoarengan inpaktu handia edukizeko. Bestetik, lekukoen aipuak oso bortitzak eta kritikoak dira EEBBek, Espainiak eta Erresuma Batuak gerraren inguruan hartu zuten jarreraren inguruan.

Hala ere, dokumental honen gauzarik garrantzitsuena erakusten duen ikuspuntua izango litzateke. Izan ere, orain arte erakutsi ez diren irudiak eta entzun ez diren testigantzak eskaintzen ditu. Eta ondorioz, ikuslegoak “enpatia” moduko bat sortzen du Irakeko herriarekin eta gerra jasan zuten pertsona errugabe guztiekin.

“Los occidentales pierden el alma, mientras que los otros pierden la vida”




LEIRE DONAZAR SENOSIAIN
(euskal taldea, 4. maila)


No hay comentarios:

Publicar un comentario