sábado, 4 de diciembre de 2010

De parto

De Parto (2006 Espainia, 58 min)
TVEk ekoitzitako dokumental hau DocumentosTV saioan eman zen. Bertan, OMEko haur saileko Michel Odentek eta Mardsen Wagnerrek parte hartzen dute eta baita Espainiako ginekologia elkarteko buruak ere. Hiru hauen eta beste hainbat emakumeren esperientziatik abiatuta Espainiar Erreinian erditzeak duen egoera aztertzen da.


Nire hautua
Erditzearen inguruko dokumental hau hartu dut gaiak niretzat duen interesagatik. Erditzearena izan ere, Hego Euskal Herriko emakumeei lapurtu dieten bizitzako zati garrantzitsutzat daukat. Erditzea kendu zaielako emakumeei, protagonismoa ezezaguna den mediku bati eman eta etxeko sukaldetik aterarazi dituzte eta. Ospitalizatu, baztertu, gaixotasun gisara tratatu. Gainera, zientziaren izenean, gainontzeko erditzeak gutxietsi eta estigmatizatu dira eta erditze mekaniko bat inposatu eraginkortasunaren izenean. Bada garaia eztabaida sortzeko gai honen inguruan; oxitozina zer den jakiteko.
G. Zum. Auzme.

jueves, 2 de diciembre de 2010

El sol del membrillo, artea eta zinea uztartzen dituen dokumental esperimentala - Víctor Erice (1992)


Dokumental honen egilea Victor Erice zinegile euskalduna da. El sol del membrillo 1990eko udazkenean filmatu zen Madrilen, eta 1992an estrenatu. Argia ikusi zuenetik asko dira dokumental honek jaso dituen sariak, hala nola, 1992eko Canneseko Epailearen eta Kritikaren Sariak, eta Chicagoko Festibaleko Sari Nagusia.  Gainera, kritikak beti goretsi duen artelana izan da. Aipatzekoa da zinemagintza munduko 60 aditu bildu zituen Ontario Cinemateca inkestak El Sol del membrillo 90. hamarkadako film hobera izendatu zuen, Lars von Trier, Takeshi Kitano eta Jean-Luc Godard bezalako zinegileen lanen aurretik.


Ideia originala Antonio López margolariaren eta Victor Ericeren elkarlanaren emaitza da. Dokumentala Antonio Lopezen membrillero edo irasagarrondoaren  ingurukoa da. Margolariak bere etxeko patioan irasagarrondo bat du. Udazkeneko lehenengo egunetan heltzen hasten dira bere fruituak, eta orduantxe, garai honetan,  ageri da irasagarraren eguzkiaren argia., berotasun koloreko argia.

Antoniok askotan lan egin izan du bere patioan landatuta dagoen arbola horren heldutasun fase honen inguruan. Eta aurten erronka bat planteatu dio bere buruari: bere pinturan eguzkiaren izpiak irasagarraren hostoen tartetik sartzen islatzea . Lasaitasunez egiten du, zuhaitzaren inguruan egunak eta asteak pasaz, bere konpainiaz gozatuz. Azken batean hori da dokumental honek azaltzen duena. Antoniok udazken osoa igarotzen du estudio zaion patio honetan, bere margolana egiteak suposatzen duen errutina plazaratuz: egunen iragana, jendearen joan etorriak eta beraiekin dituen harremanak… Izan ere, Antonioren azken azken helburua ez da margolana amaitzea, horrenbesteko zirrara sortzen dion irasagarrondoaren inguruan aste batzuk igaro eta bizia den izaki honekin hizketaldi bat izatea baizik.

Victor Ericerentzat garrantzitsua zen Antoniok zuen sentimendu hau transmititzea ikusleari. Pintura eta zinemagintza, bi arteak harremantzen ditu dokumental honek nire ustez. Batetik, margolan bat egitearen prozesua grabatzen da, eta kamerak horixe filmatzen du, besterik gabe, prozesu zoragarri horren lekuko delarik.

Horretan ezberdintzen da dokumental hau beste askorengandik. Pertsonaiak ez zaizkio inoiz kamerari zuzenean zuzentzen, eta bere presentziaz ia ez gara ohartzen. amaieran agertzen den eszenan Ericek erakusten duen arte. Sekuentzia luzeak dira, kamara utzi eta gertatzen dena grabatzen du. Azken finean, pinturak eta zineak biek errealitate zati bat betikotu nahi izaten dute, instant bat hilezkor bihurtu. Kamerak ere berdina egiten du Antonioren lanarekin, artistari barrenetik ateratzen zaion sentimentu bat betirako gorde. Antonioren grin hori margolan hau da, eta Ericerena filma.



Honexegatik hain zuzen ere, kamerara ikusten ez dugulako alegia, momentu askotan El sol del membrillok dokumentala baino, fikzioa eman dezake. Prestatua dagoen zeozer… baina ez da horrela, bertan gertatzen direnak Antoniok bere bizitzan egiten dituenak dira, eta eszena batzuk motibatuak izan badira ere (bikote txinatarrarena kasu), elkarrizketako jarioa naturala da beti. Kamera, ikuslearekin eta dokumentaleko protagonistak bezala, udazkeneko egun horietan ematen diren gertaerak deskubrituz joango da. Denboraren iragan hau adierazteko,  baliabaide asko erabiltzen ditu Ericek, nik bi aipatuko nituzke, atentzioa deitu didatelako:

1-                    Argiaren jolasten du, eguzkiaren argi izpiek margoan eta dokumentalean duten garrantzia azpimarratuz bezala. Horrela ba, egunsenti eta ilunabarrak oso ohikoak dira, baita sekuentziak argitu eta iluntzearen efektuak.
2-                    Lehen esan dugun bezala, planoen aukeraketa eta kamararen kokaleku eta mugimentuak deigarriak dira. Askotan plano luzeak eta estatikoak erabiltzen dira. Oso ohikoa da ere kamara kokaleku bera erabiltzea sekuentzia ezberdinentzat, fundituetaz baliatuz denboraren eta argiaren iragana egon dela ikusteko.

90eko zine dokumentalaren aintzindari dugu El sol del membrillo. Garai honetan hasi ziren uztartzen errealitatea eta fikzioa dokumentalgintzan. Ordurarte bide ezberdinak egin bazituzten, Abba Kiarostami (Y la vida sigue 1991), Ron Fricke (Baraka 1992) eta José Luis Guerín (En construcción 2001) eta bestelako zinegile posmodernoek bide berriak zabaldu zizkioten dokumental garaikideari. 


FITXA TEKNIKOA
Titulu originala
El sol del Membrillo
Urtea
1992
Iraupena
139 min
Herrialdea
Espainia
Zuzendaria
Victor Erice
Gidoilaria
Victor Erice
Ideia originala
Victor Erice eta Antonio López
Musika
Pascal Gaigne
Argiztapena
Javier Aguirresarobe eta Ángel Luis Fernández
Produktora
Igeldo P.C. / María Moreno P.C.
Generoa
Dokumentala

Ane Fernandez Aranburu
Ikus-entzunezko komunikazioa, 4.maila
 




EZKABA -La gran fuga de las cárceles franquistas -

- FITXA TEKNIKOA:

Izenburua: Ezkaba, la gran fuga de las cárceles franquistas.

Generoa: Dokumentala.

Errealizazioa eta gidoia: Iñaki Alforja

Ekoizleak: Sofia eta Itziar Alforja

Iraupena: 70 minutu

Hizkunza: Gaztelera

Estreinaldia: 2007ko Martxoak 2

Eguzki Bideoak.


Iruñea, 2006


- SINOPSIA:


Espainiar Estatuko presondegietan inoiz izan den ihesaldirik jendetsuena gogora dakar dokumental honek, bertan parte hartu zuten pertsonen testigantzak ardatz harturik (ihes egindako preso ohiak, euren senide eta lagunak…). Iruñeako Ezkaba mendian dagoen San Kristobal gotorlekuko ihesaldiaz ari gara, 1938. urteko maiatzaren 22an jazoa, Espainiako Guda zibil bete betean. Irudi historikoak eta gaur egungoak uztartuz, altxamendu frankistaren urte beltzetako kartzela horretako ziegetan pilatuta bizi ziren ehunaka presoren (errepublikarrak, abertzaleak, komunistak…) muturreko bizi baldintzak salatzen ditu dokumentalak eta bide batez, gertakari epiko honen inguruan nagusi izan den urtetako isiltasunari estalkia kentzen dio.

Gotorleku zaharrean gatibu zeuden 795 lagunetatik hiruk baino ez zuten ihes egin eta muga igarotzea lortu. Gainerakoak berriro atzeman zituzten frankistek, horietako asko, gainera, ihesaldian bertan erailak edo fusilatuak izan ziren beranduago. Jende guzti horren memoria duin egiteko helburuz egina, Estatu espainiarrean berriki jazotako zenbait gertakari historikoren inguruan egon den manipulazioa salatu nahi du Iñaki Alforjak bere lanean eta memoria historikoa eta amnesia sozialaren inguruan hausnartzeko gonbitea egiten dio ikusleari.

* * *

Baliabide xumeak erabilita, Eguzki banaketak dokumental interesgarriak plazaratu ohi ditu, atzean kritika sozial sendoa dutelarik. Ezkabakoa nahiko gertutik heldu nauen gaia delako aukeratu dut, nire aitona eta amonaren herrian izan ere, zenbait jende bertara preso eraman baitzuten, tartean senide urrun bat. Nonbaiten entzunda, zeozer irakurrita… lehendik baneukan San Kristobalgo ihesaldiaren berri baina beldurrak, lotsak edo auskalo zerk eraginda familia artean oso gutxi egin izan da hitz honelako gauzei buruz. Hori dela eta, dokumentalean jasotako kontakizunek hunkitu egin ninduten; hauek dokumental baten bilduak izan dira baina tristea da inoiz argitara aterako ez diren zenbat eta zenbat testigantza dauden pentsatze hutsa. Horregatik garrantzitsua deritzot horrenbeste denboran isilpean egon diren istorioak tankera honetako dokumentaletan jasotzeari, belaunaldi berriek jende askok eta askok urtetan jasandako jazarpen eta sufrimendu horren berri izan dezaten alde batetik eta bestetik, horren erantzuleek izan duten eta izaten jarraitzen duten inpunitatea salatze bidean.

Youtuben ikusteko (ez dago osoa ikusgai):

1.Zatia:



Beñat Azkarate
31. taldea

TO SHOOT AN ELEPHANT


FITXA TEKNIKOA:

IZENBURUA: “To shoot an elephant”
Ekipoa: Alberto Arce
Zuzendariak: Alberto Arce/ Mohammad Rujailah
Script-a: Alberto Arce/ Miquel Marti Freixas
Edizioa: Alberto Arce/ Miquel marti Freixas
Soinua: Francesc Gosalves
Post-produkzioa: Jorge Fernández Mayoral
Diseñua: Mr. Brown and Malibrán
Ko-produkzioa eta banaketa: Eguzki Bideoak.
Itzulpena: Mohammad Rujailah/ Alberto Arce
Iraupena: 112´

SINOPSIA:

 

George Orwellek Asiari begiratzeko oraindik baliagarria den modu bat definitu zuen. "To shoot an elephant" Gazako Zerrendan egondako lekuko bati buruzko kontakizuna da. 2008ko abenduaren 27tik aurrera "Cast lead" (Berun urtua) izeneko operazioak elefanteak tirokatzen eman zituen 21 egun. Frankotiradoreak, F-16 hegazkinak, tankeak 600kilometro karratuko lurraldea garbitzen. Premiazko irudiak ditugu, logura kentzeko moduak, ikaragarriak eta zikinak; anbulantzietara itsatsiak biztanleri zibil palestinarraren ondoan gelditzea erabaki eta lortu zuten atzerritar bakarrek lortutakoak. Azken emaitza, eraso sionistaren amaieran, 1.416 hildako.


Zergatik dokumental hau?


Maiz dokumental ugari iristen dira hango eta besteko errealitatearen gaineko kontakizun batekin, bertsio batekin, ikuspuntu batekin beraz. Ekidin ezinezko jarrera bat dela deritzot, zaila behintzat. 
 
Kasu honetan ere jarrera hartze hori errepikatzen da, baina uste dut, orain arte Palestinako gatazka azaldu izan denean, nahiz et gordintasunaz eta bernetan heriotzaz hitz egin, dokumentalak ez dira berau islatzera iritsi. Dokumental honekin ordea, bestelako kazetaritza eredu bat garatzen dela esango nuke. 
 
Norbere erabakia da zein ikuspuntu eman nahi den erabakitzea, baina normalean aurkitzen ditugun garaitzaileen ikuspuntuaren aurrean, anbulantzietan, zaurituen erreskatean boluntario gisa dabiltzan zibilen ikuspuntua askoz ere zintzoagoa dela ematen du, tirokatzen, zauritzen eta erasotzen dutenenaren aldean. 
 
Erreskatean lanean dabiltzan boluntarioen ausardiaz mintzo da pelikula, desarmatuta, anbulantzia eta kemena besterik ez duen jendea da protagonista, beraien bizipenak istorio. 
 
Gainera, guzti hau, formatu sinple eta etxekoi baten bitartez helaraztea lortzen da, muntaia konplexurik gabe, plano berezirik gabe. Begirada bat izan nahi du pantailan azaltzen denak, eta nirekin behintzat lortu du. 

Hemen duzue  trailera gaztelaniaz, dokumentala ikusi aurretik gomendagarria zertaz mintzo den jabetzeko: http://www.blip.tv/file/2798654/




Haizea Solagurenbeaskoa Alkorta
31. taldea



Jack Smith and the Destruction of Atlantis


Igone Arreitunandia Berridi
Ikus-entzunezko komunikazioa 4.maila


Jack Smith and the Destruction of Atlantis


FITXA TEKNIKOA



Zuzendaria:Mary Jordan
Herrialdea: AEB
Hizkuntza:Ingelesa
Iraupena:94 minutu
Generoa:Dokumentala
Musika:Thurston Moore,John Zorn

Kolorea: Zuri beltzean
Lokalizazioak: New York
Estreinaldia:
2006ko Tribecako zinemaldia

2007an New Yorkeko hainbat zine aretoetan
SINOPSIA

Jack Smith and the destruction of Atlantis dokumentala estatubatuar zinemagile enigmatikoaren ingurukoa da. Andy Warhol-en zinemaren eragileetako bat izan zen hau. 60. hamarkadako zinema experimentalaren erreferentzia den Jack Smithen lanen inguruko gogoeta bitxi bat eskaintzen du dokumentalak. Artista estatu batuarraren gorainoko imaginazioaz gozatzeko aukera eskaintzen du. Bere tendentzia politikoak eta kulturaren negozializaziori egiten zion mespretxua azaltzen zaizkigu. Artearen izenean diruari eta famari uko egin zion maisuaren munduan murgiltzeko aukera da.


                                  





Onartu beharra daukat hasiera batean nire intentzioa Warholen dokumental, ensaiu experimental bat aurkitzea zela edota bere inguruko dokumentalen bat aukeratzea, gai aldetik bera ere asko interesatzen baizait. Momentu batean ia ia 'Absolut Warhola' dokumentala aukeratu nuen,bere jatorriaren inguruan eginiko dokumentala, nongoak ziren gurasoak,nola bizi diren han... Baina informazio apur bat gehiago bildu ondoren Jack Smith and the destruction of Atlantisekin aurkitu nintzen. Warholek hasi zuen dokumental experimental hau, ondoren Mary Jordanek osatu zuena. Ezagutzen zuen apur bat Jack Smith baina egia esan bere lanaren inguruan nuen jakintsa oso urria zen. Beraz bere flamming creatures lana apur bat ikusi ondoren konturatu nintzen gizon honen inguruan gehiago jakin beharra neukala. Beraz, dokumental honen bila hasi nintzen, esan behar da internet bidez lortzeko oso zaila dela baina azkenean rapidshare-ri esker deskargatu ahal izan nuen.

Eta dokumentalak erabat harriturik utzi ninduen. Ez dakit inoiz ezer antzerakorik ikusi dudan. Dokumentala teknika aldetik nola eginda dagoen pila bat gustatu zait, baina onartu beharrean nago gehien harritu ninduena pertsonaia honen irudia izan zela. Bere lanak bitxiak dira, ezberdinak, aurreratuak erabat. Esan beharra dago garai hartan pil-pilean zegoela zine, dokumental,esperimentu berriak egiteko grina eta gauza bitxi eta eder asko utzi zituztela garaiko artistek. Baina onartu beharra dut Jack Smith izan dela guztiz miresgarriena iruditu zaidana. 

Limite guztiekin hausten da, muntairik gabeko Jack Smithen lanak erakusten zaizkigu, asko inoiz zabaldu gabeak. Mary Jordanek artista honi eginiko tributua da eta honen artea bere osotasunean eta bere horretan inolako filtro gabe erakust en digu eta izugarri ondo lortzen du cosmos abanguardista horretan gu murgiltzea.

Oso dokumental bitxia,surrealismoa eta psikodelia nahastean dabiltzala edo agian ez, ez dakit zerbait ezberdina da,niretzat berria,arte hutsa, merezi duena, erabat.

miércoles, 1 de diciembre de 2010

OROITARRIA

OROITARRIA


FITXA TEKNIKOA

Ekoizpena: Ruben Marcilla.
Urtea:2008
Gidoia: R. Marcilla, H. Bengoetxea
Irudiak: Eguzki Bideoak.
Musika: Mikel Elizaga.
Hizkuntza: gaztelera, euskara, ingelesa, frantzesa
Lizentzia: Creative commons



Sinopsia:

Dokumental honetan, Iruñan dagoen oroitarri bat aitzaki gisa erabiltzen da beste hainbat konturi buruzko iritziak eta informazioa jasotzeko. Aitzaki gisa, 1978ko San Ferminetako liskar gogorrak salatzeko, San Ferminen eta orokorrean Iruñaren bilakaera azaltzeko, trantsizio garaian Euskal Herrian hartu ziren hainbat erabaki politiko kontatzeko...

1978ko San Ferminetan, German Rodriguez iruñearra hil zuen Espainiako poliziak. Festa giroa zen nagusi hirian, baina garai zailak ziren Euskal Herriarentzat. Franco hil zen, baina euskaldunen eskubideak ez ziren errespetatzen oraindik. 1976ko gasteizen 5 langile hil zituzten, esate baterako. Germanena ez zen kasu isolatu bat izan beraz. Baina botereak, kasu guztiak ahanzturara eraman nahi izan ditu. Herritarrak hala ere, ez dituzte hain erraz ahazten German Rodriguez-ena bezalako gertaerak. Oroitarria gaur egun German hil zuten tokian dago jarria. Askok ez dute gustuko, tartean egungo agintariek. Hainbat eraso jaso ditu harriak, baina beti jarri dute berri bat herritarrek.

Dokumentalean 6 pertsonen hitzak jasotzen dira artxiboko irudi eta soinuekin nahastuta: Xabier Irisarri, Sabino Cuadra, Miren Egaña, Xabier Barber, Piru Zabalza eta Nerea De Diego-renak.

Iruzkina
Oroitarria eza beste munduko dokumentala baina oso interesgarria iruditu zait. Batez ere, gaia nahiko gertukoa delako ia euskaldun guztiontzat. Gaur arte, nik ere, entzun izan ditut 1978ko San Ferminen inguruko gauzak. Baina dokumental hau ikusi arte ez neukan oso argi zer gertatu zen. Banekien trantsizio garaian gertatu zela, baina ez nekien zein ekintzekin lotu behar zen Iruñako gertaera.Hortaz hitzegiteko oroitarriaren gorabeherez baliatzea ere oso egokia iruditu zait gainera eta dokumentalean parte hartzen duten pertsona guztiak beharrezkoak direla uste dut. Artxiboko irudi eta soinuen erabilerak ere asko aberasten du Ruben Marcillaren lana.


Arnaitz Lasarte Santa Kruz
31. taldea




LA ESPALDA DEL MUNDO



FITXA TEKNIKOA
Zuzendaria: Javier Corcuera
Gidoilaria: Elías Querejeta, Fernando Leon de Aranoa eta Javier Corcuera
Produkzioa: Elías Querejeta P.C.  TVEko  eta Vía Digitaleko kolaborazioekin.
Iraupena: 89 minutu
Herrialdeak: Peru, Turkia, Estatu Batuak
Produkzio urtea: 2000.urtea





SINOPSIA: Pelikula hiru erreportajetan banatzen da. Erreportaje bakoitzak gizakiek dituzten gizarte eta politika bide-gabetasunak biltzen ditu. Lehenengo erreportajea El Niño deitzen da, Guinder  Rodriguez umearen istorioa biltzen du. 11 urte dituen ume honek familia handi  batean bizirauten du ahal duen bezala. Rodriguez familia etxola batean bizi da, Lima hiriko kanpoalde pobreenean. Guinderren eskutik “picapedreroen” bizitza ezagutu du ikusleak.  Perun bizi diren gazte askok behartua ikusten dute euren burua gaztetatik harriarekin lan egitera. Ikusleak ikusiko du nola ume hauek ahal duten moduan lan egingo dute familia laguntzeko eta eskolara joateko. 
 





Bigarren erreportajea La Palabra deitzen da eta Leyla Zanari eginiko omenaldia da. Leyla Zana turkiar parlamentura heldu zen lehenengo emakume kurdutarra izan zen. 1994.urtetik Ankaran kartzelatuta dago, 15 urteko atxiloketa betez. Kurdistaneko ikurrinako koloreen diadema bat eramateagatik eta kurdutarrez esategatik esaldi bat atxilotu zuten. Emakumearen senideek kontatuko dute istorioa. Mehdi Zana, Leyla Zanaren senarra agertuko da dokumentalean, Suedian autoexiliatua dagoena 16 urte kartzelan pasa ostean.



Azkenik La Vida erreportajea daukagu. Texaseko heriotz korridorean kokatzen du egileak ikuslea. Atal honetan heriotz zigorraren hoztasuna ezagutu dugu. Thomas Milerren sentimendu hotzak entzungo ditugu, alkaidearen iritzia, apaiz protestantearen iritzia eta kartzelako hainbat langileena ere. Baita biktima batzuen istorioa eta kondenatuen senideen egoera. 


ANALISIA
Dokumental honetan hiru pertsonai argi ditugu, Guinder, Medhi eta Thomas. Pertsonaia bakoitzak bere errealitatea erakusten du naturaltasun osoz, hau da, hiru istorioek errealak dira eta pertsonaiek beraien errealitatearen berri ematen digute. Istorioek munduan gertatzen diren hiru arazo erakusten dizkigute, soziala, raziala eta politikoa. Hiru atalek nolabait ikuslea hunkitzen dute erreala den zerbait kontatzen eta erakusten dutelako, errealitate gordina agerian uzten dutelako.
Dokumental honen sinesgarritasuna batez ere hiru pertsonaietan ikus dezakegu, haiek egiazkotasun hori ematen diotelako. Argi dago kameraren presentzia dagoela, baina pertsonaia hauek kamera euren errealitatearen zati bilakatzen dute. Adibidez, Guinderren istorioan “Picapedreroen” errealitate gordina ikusten dugu eta nola 11 urteko ume batek lan neketza horretan aritzen den, baina errealitate ilun horretan umeak ume izateko aukera daukate. Medhi bere herrialdetik kanpo bizi da eta garai txarrak bizi izan dituen arren etorkizun hobeago bat egongo dela uste du. Thomas-ek bere aldetik, heriotza modu arruntean ulertzen du.
Dokumentalak errealitate gordinak erakusten ditu eta niretzat behintzat bi gauza argi adierazi nahi dira:
  1. Errealitate hau bizi duten pertsonek normaltzat hartzen dituztela egoera bidegabe hauek. (hori aldatu nahi du egileak, nire ustez).
  2. Munduko leku askotan hiru istorio hauek behin eta berriz errepikatzen direla.
 

NORTZA GOIRIGOLZARRI GARCIA
EUSKARA TALDEA 31.TALDEA

EL TAXISTA FUL (Jo Sol)



Fitxa Teknikoa:

Izenburua: El Taxista Ful


Lurraldea: Katalunia (Espainia)

Estreinaldia Espainian: 2006ko ekainaren 16a.

Produktorea: Jordi Rediu eta Norbert Llarás

Kooproduktoreak: ZIP Films eta Televisión de Catalunya

Gidoilaria, Zuzendaria: Jo Sol

Iraupena: 87’

Hizkuntza: Gaztelera / Katalana


Hauek dira dokumental hau estreinatu zen urte berean estreinatu ziren beste dokumental eta filma batzuk:

·      The Road to Guantanamo: Afganistanen atxilotuak izan ziren hiru gizonen bizialdiak kontatzen ditu.
·      Our daily bread: Janariaren ekoizpen industriala ezagutarazten da dokumental honetan.
·      An Inconvenient Truth: Planetaren berotasun prozesuari buruz hitz egiten du dokumental honek.
·      Babel
·      Infiltrados
·      Casino Royale


Sinopsia:
Dokumental honetan taxista berezi baten egunerokotasuna erakusten da. Baina egunerokotasun hori oso berezia da. José, protagonista, ez du ohiko taxista baten errutina mantentzen. Taxiak lapurtu beharrean aurkitzen da lan egin ahal izateko.

Bere lan-egun normal bat ez da goizean goiz hasten, gauean baizik. Iluntzen duenean, aparkatuta dagoen taxi batengana hurbildu, honen atea hautsi eta barrura sartzen da. Taxi honekin hasten du bere lanaldia. Egunsentira arte dabil leku batetik bestera bezeroak eramaten eta eguzkia atera bezain pronto, taxia aparkatu egiten du, gau horretan bertan irabazi duen diru kantitatearen zati bat utzita kotxe barruan atea konpontzeko eta gasolina ordaintzeko.

Dokumental honetan, gaur egun bizi digun sistema kritikatu nahi da. Printzipioz bizimodu eroso eta on bat izan beharko genuke baina ez dugu lekurik gizarte honetan gauzak ez baditugu egiten markatuak dauden moduan. Joseren kasua berezia da baina badaude hau baino okerrago bizi diren hainbat pertsona eta hori da hemen salatu nahi dena.

Dokumental hau bi arrazoi nagusirengatik ikusi nuen. Lehena kontatzen den istorioa bera, berezia eta xelebrea. Bigarrena dokumental faltsu bat dela da. Ez dira asko ikusi daitezkeen dokumental faltsuak, edo gutxitan konturatzen gara dokumental faltsu baten aurrean gaudela.

Estekak:


ANDER INSAUSTI MAISTERRENA
31. taldea

SOY MEERA MALIK / BEING MEERA MALIK

Herrialdea: Espainia (Indian filmatuta)
Urtea: 2008
Zuzendaria: Marcos Borregón
Iraupena: 16´



SINOPSIA
 Meera Malik Pilkhanako auzoan, Kalkutan, bizi den neska bat da. Bertan, bere familiarekin bizi da. Auzo horretan, pobrezia, langabezia, biolentzia eta zaborra edonon topa daitzeke, baina Tara Schoolen, ehundaka umeen etorkizuna zaindu egiten da, itxaropena galdu ez dezaten.


Dokumentalean zehar, Meera Malikek gutun bat irakurtzen du, ustez bere lagun bati bidaltzen diona, baina benetan bere pentsamenduak adieazteko eta ikusleari helarazteko balio duena. Egun tipiko bat erakusten zaigu, goizeko bostetan esnatzen denetik etxera bueltatu eta etxeko lanak egiten dituen arte. Bitartean, eskolarako bidean, eskolan bertan, etxean laguntzen eta etxeko lanak egiten ikusten zaio. Eta noski, irudi horietan ikusten dugu Meera bizi den auzoko egoera. Pobrezia besterik ez dago, zenbait auzokideen arteko istiluren bat ere...
Marcos Borregón, dokumentalaren sortzailea, Meeraren etxean eta eskolan sartzen da. Meerak berak kamerari kontatzen dizkio hainbat gauza, baita bere aitak, ahizpak eta zenbait ikaskidek ere.
Dokumental hau aukeratu dut duela hilabete batzuk ikusi nuelako Zinebikluben, eta harrigarria iruditu zitzaidan nola gehienez zortzi urte izango dituen neska batek bizitzan aurrera egiteari buruz hitz egiten duen. Horretaz aparte, filmatzerako orduan, auzoko hainbat etxeetan arazorik gabe sartu zen, eta otoitz egiteko momentu hain berezia ere grabatzea lortu zuen. Gainera, horren ostean hainbat umeren hitzak jasotzen dira, haientzat otoitz egiteak zer suposatzen duen azalduz.
Dokumentala hasten den leku berean bukatzen da. Bonbila bat da grabazioaren hasiera eta bukaera, Meeraren etxean dagoena. Hasieran, ez dakigu nongoa den bonbila, bukaeran bai. Eta hori aprobetxatuz, beste hainbat bonbila ikusten dira dokumentalaren bukaeran ere, eta hainbat umeen izenak agertzen dira aldi berean. Hau da, Meera Maliken kasua bakarra ez dela azaltzeko metafora moduko bat da bonbila, eta auzo horretako Tara Schoolen dauden umeak etorkizun hobea izateko itxaropena dutela.


http://vimeo.com/2276278



Aitor Sainz Barco, 31. taldea
METAL: A HEADBANGER´S JOURNEY




FITXA TEKNIKOA



- Izenburua: Metal: A Headbanger´s Journey


- Urtea: 2005


- Estreinaldia AEB: 2006/9/19


- Generoa: Dokumentala


- Herrialdea: Kanada


- Iraupena: 1h 38min


- Hizkuntza: Ingelesa, azpitituluak gazteleraz


- Zuzendaria: Sam Dunn


- Ekoizlea: Banger Productions


- Gidoia : Sam Dunn, Scot McFadyen, Jessica Joy Wise


- Argazkilaria: Brendan Steacy

 SINOPSIA


Sam Dunn antropologoa eta metal zalea da. Bidaia epiko baten bidez Heavy Metalaren bihotzera eramango gaitu. Dokumentalaren bidez metalaren inguruan dauden mito eta iritziak erakutsiko zaizkigu, baita honen jatorria eta bere inguruan sortu diren polemikak ere.

TESTUINGURUA

Metal: A Headbanger´s Journey 2005eko dokumental bat da, Sam Dunn antropologo eta metal zale kanadarrak zuzendutakoa. Dokumentalean mundu osoan zehar bidaiatzen du Heavy metalaren ingurua dauden iritzi eta eztabaidak argitzeko asmoz. Horretarako musika honen jatorria, kultura eta beste hainbat aspektu jorratzen ditu. Dokumental hau Toronton estreinatu zuten lehen aldiz (2005 Toronto International Film Festival), eta 2006ko irailaren 19an 2 DVD-ko edizio berezi bat plazaratu zuten AEB-etan.

FORMA

Dokumentala egiteko, Sam Dunnek organigrama (zuhaitz genealogiko bat), elkarrizketak eta munduko metal festibal handienera (Wacken Open Air, Alemania) eginiko bidaian grabaturiko irudiak erabiltzen ditu. Heavy metalaren mundua aztertzeko, honen hainbat aspektu jorratzen ditu: kultura, jatorria, subgenoak, soinua, janzkera, erlijioa, polemika eta mitoak, besteak beste. Guzti hau psikologo, antropologo eta metal munduko artista ezagunenen elkarrizketekin indartuta.


TRAILERRA (INGLES):



Markel Arrayago Luquin
4. maila   31. taldea

“La espalda del mundo”


Zuzendaria: Javier Corcuera
Gidoia: Elías Querejeta, Fernando León de Aranoa, Javier Corcuera
Argazkigintza: Jordi Abusada
Musika: Alfonso Arias
Muntaia: Iván Fernández, Nacho Ruiz Capillas
Produktorea: Elías Querejeta
Urtea: 2000
Iraupena: 89 min
Sariak:
  • Donostiako zinemaldia, 2000: Nazioarteko kritikaren saria.
  • Tudelako zinemaldia, 2000: Zuzendaritza onenari saria.
  • Habanako zine jaialdia, 2000: “OCIC” saria.

Hiru istorio kontatzen zaizkigu dokumental honetan; hau dela eta, filma hiru kapitulutan banatuta azaltzen zaigu. Lehenengoak, “el niño”k, bere familia laguntzeko hargin gisa lan egiten duen ume baten bizitza aurkezten digu. Bigarrenean, “la palabra” deiturikoan, pentsatzen duena esateagatik kartzelan dagoen emakume kurdu baten istorioa kontatzen zaigu, bere senideen hitzaren bidez. Azkenak “la vida” du izena, eta Estatu Batuetako heriotza zigorraren inguruko hausnarketa egiten du, preso bati, presoen familiei eta kartzelako langileei egindako elkarrizketen bidez.

Giza Eskubideen deklarazioaren 50. urteurrena ospatzeko egin zen dokumentala da. Beraz, hiru istorio horien helburua oraindik ere munduan gertatzen diren giza eskubideen urraketa salatzea da,  ahaztuen istorioak, “munduaren bizkarrean” bizi direnena, alegia.

Grabazio prozesuan “gezurtxo” batzuk esan behar izan zituzten, leku zehatz batzuetan garbatzen uzteko. Esaterako, heriotzaren korridorean ematen diren eszenak grabatzeko eta heriotzara kondenatutakoekin, funtzionarioekin eta apaizarekin hitz egiteko, mundu osoko kartzela-sistemen inguruko dokumentala egiten ari zirela esan behar izan zuten.

Pelikularen grabaketa prozesuak urte eta erdi inguru hartu zuen, lau herrialde desberdinetan grabatu behar izan zelako: Peru, Suedia, EEBB eta Turkia.

Dokumental gogorra da, baina oso interesgarria iruditzen zait nola, ironiaren erabilpen ezin hobea eginez, protagonisten bizitzetan dauden pintzelada atseginak erakusten diren, batez ere “el niño” eta “la palabra” kapituluetan. Lehenengoan, umeek, egunerokotasun krudel eta gogor hartatik ihes egiteko, futbolean jolasten dutela erakusten zaigu, bigarrenean kartzelaratutako emakumearen senarrak bere seme-alaben bisita irribarretsu itxoiten ikusten dugu. “La vida” kapituluan, ordea, ez dago zoriontasunarentzako tokirik.

Dokumental honetan aipagarriena protagonisten hautaketa iruditzen zait. Besteak ere oso egokiak diren arren, bereiziki ona iruditzen zait lehen kapituluko umearen hautaketa. Oso ondo adierazten ditu gauzak, ondo azaltzen da, ulergarria da, atsegina… eta guzti hori pedante izan barik.

Bisualki “La espalda del mundo” kontrastez beterik dago, “el niño”-n harria da nagusi, “la palabra”-n elurra eta harea, “la vida”-n, burdinazko barroteak. Eta hala ere, hiru istorioen arteko osotasun bat lortzen da, amaieran aurkezten zaigun hitz-atzearen bidez. Horretan, istorioen ondorioak nahastuta aurkezten zaigu, azken finean bat bera dela iradokiz: eskubideak urratuta dituzten gizakien istorioa.

Itsaso Cortés Somavilla
Ikus-entzunezko komunikazioa
31.taldea 


Bowling for Columbine

Izenburua: Bowling for Columbine
Zuzendaria: Michael Moore
Gidoia: Michael Moore / Will Drake
Musika: Jeff Gibs
Herrialdea: AEB
Iraupena: 120 minutu
Estreinaldia: 2002-10-11
Jatorrizko hizkuntza: Ingelesa
Aurrekontua: 4.300.000 $

Dokumental honen oinarrian “Columbine High School” institutuko triskaltza dago. Izan ere, 1999an institutuko bi ikasle armekin sartu eta tiroka hasi ziren, 13 pertsona hil zituztelarik, eta gero euren buruaz beste egin zuten.  Michael Moorek AEBetako biztanleen biolentzia maila eta armen erabilera aztertu nahi izan zituen. Eta hauek dira, hain zuzen ere, dokumental honetan aurki daitezkeen bi gai nagusiak.
Zuzendariak AEBetako biztanleen beldurrak eta ezjakintasuna ekartzen ditu argitara, sintoma hauen ondorioak zeinen lotsagarriak diren azalduz. Dokumentalaren berezitasun nabariena zuzendariaren jarrera da. Bera da protagonista, inongo lotsa edo autozentsurarik gabe galderak botatzen dituena. Honen bidez lortzen du armen erabileraren alde agertzen direnen arrazoi absurduak agerian uztea. Ikuslea pentsatzeko jarrera izatera bultzatzen du, kritika pertsonala egitera. Argi eta garbi esan daiteke dokumental kritikoa dela. Ironia erabiltzen du bere herrialdearen handitasunari buruz hitz egitean, munduko herrialde boteretsuenaren ahultasuna azalduz aldi berean. Harrotasun hori erridikulizatzen du etengabe.
Orokorrean, Michael Moore-en dokumentalek bere herrialdeko politika eta gizarteari egiten diote kritika. Hala ere, eta kritika gogorrak izanda ere, ironiak eta emandako datuek ikuslearen interesa pizten dute.
Dokumentala gazteleraz ikusteko:
1. zatia       2. zatia      3. zatia      4. zatia      5. zatia      6. zatia       7. zatia
8. zatia     9. zatia      10. zatia      11. zatia      12. zatia      13. zatia

Arrate Illaro (31. taldea)