lunes, 29 de noviembre de 2010

LA VIE MODERNE

ALAITZ MENDOZA (4.maila-31.taldea)



Izenburu originala: La vie moderne
Zuzendaria: Raymond Depardon
Estatua: Frantzia
Formatua: kolorean
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 88min
Produkzio urtea: 2008
Banaketa: Ad Vitam
Muntaia: Simon Jacquet
Soinua: Claudine Nougaret
Zinean estreinaldia: 2008ko urriaren 29ª
DVDan: 2009ko maiatzaren 6an

Sinopsia: Raymon Depardon hamar urtetan, mendiko baserritarren bizitza jarraitu zuen. Beren baserrietan sartzera gonbidatzen digu dokumental honekin, modu oso naturalean. Film honek sosegu handiz jatorrietaz hitz egiten du, lurrarekin lan egiten duten pertsonak bilakatzea zer suposatzen duen erakusten digu.

Lehendabizi bi anai erakusten ditu: Marcel (88 urte) eta Raymond (83 urte), hego-mendebaldekoak. Ilobak azkenean emakume bat aurkitu du. Cecile deitzen da eta Pas-de Calais-tik dator. Etxeko garbitasunaren kontzeptu desberdinak ditu.

Ondoren, Germaine (70 urte) eta Marcel (80 urte)-en etxean kafe bat hartzen dugu. Etorkizuna iluna da, haurrak etxetik joan dira, saldu egingo dute.

Amandine, emakume gazte bat sektore honetan sartu berria dena bere pasioa jarraituz. Daniel, bere senarrak, argi dauka ezingo zutela horrelako bizitza bat jarraitu berak bere kontura beste motatako lanak egiten ez baditu.


Istorioa alde batera utzita eta alderdi teknikoagoei erreparatuz, trabellingak maiztasunez erabiltzen ditu, bide aurkiezinak erakutsiz baserrietara iritsi arte.

Depardon-ek ere bere parte-hartzea du filmeetan, off ahotsa gehituz. Ahots horrek istorioari intimitatea gehitzen dio, baserrian lan egiten duten pertsonen mundua modu garbian erakusten du, mugimendu ziklikoen bidez: mundu hori alde batera utzi zuen gizon bat, berriro itzultzen da bere jatorrietara, kasu honetan irudi produkzioen bitartez.

La vie moderne Raymond Depardon zinegile famatuaren dokumental bat da. 2008an amaitu zuen eta Profils Paysans seriearen hirugarren zatia da.

Berezitasunen artean esan genezake film honek Louis-Delluc saria irabazi zuela 2008an. Honez gain, 2009an, Cesar batera nominatua egon zen pelikula dokumental hoberenagatik.
Raymond Depardon batez ere dokumentalak egiteagatik ezaguna da. 16 urte zituenean, 1960 hamarkadan, bere baserri familiarra alde batera utzi zuen argazkilari erreportero izateko. Urte batzuk beranduago, argazki makina kamera batengatik aldatu zuen.

Baserritarren seme honek beti izan du naturarako sentsibilitate handia eta bere lanetan azpimarragarria da. 1990 hamarkadan, ideia zoro bat datorkio burura produkzio aldetik, baina zoragarria zinemaren ikuspuntutik: mendiko baserritarrak grabatu hamar urtetan zehar, mutazio ekonomikoaren efektuz desagertuko direlaren kritika eginez.

Proiektu honetatik dokumental serie bat jaio zen: Baserritar profilak “Profils Paysans”: l’approche (2001), le quotidien (2005) eta la vie moderne (2008). Aldi berean, Raymond Depardon-ek liburu bat argitaratzen du “La Terre des paysans”, non 50 urtetan zehar atera dituen argazki guztiak biltzen dituen, bere familia baserritik hiru filmeak sortzerainoko denboraldia.

Hirugarren zati honek aurrekoen gaia garatzen jarraitzen du. Lurra zaintzeaz biziraun, jabeen zahartzea eta beren ondorengotzak jasan beharko dituen arazoak. Erabilitako metodoa konfiantza eta errespetuan oinarritutako gertutasun bat da. Depardon-en sinadura naturaltasun eta sinpletasunean ikusten da.






No hay comentarios:

Publicar un comentario