miércoles, 24 de noviembre de 2010

En construcción Jose Luis Guerin



En Construcción
Zuzendari eta gidoigilea: José Luis Guerin.Generoa: DocumentalaUrtea: 2001.Herrialdea: España.Iraupena: 125 min.
Aktoreak: Juana Rodríguez, Iván Guzmán, Juan López López, Santiago Segade.Ekoizpena: Antoni Camín Díaz.Argazki zuzendaria: Alex Gaultier.Muntaia: Mercedes Álvarez y Núria Esquerra.


Jose Luis Guerin-eri egindako elkarrizketa dokumentalaren inguruan:

En construcción:


Bere aurreko filmean bezala (Tren de sombras) Buenos Airesen argia ikusi zuena, Guerinek denboraren aurrera egitea filmatzen du, klima aldaketa urtaroak aldatu ahala, heriotzak, obra batean jolasean hazten diren gazteak eta zaharrak, desagertzeari uko egiten dion euren auzoa, nolakoa izan zen oraindik gogoan dutenak.

Kredituetan Victor Erice-ri eskerrak ematen dizkio Guerinek. “El sol del membrillo” filmak ere y denboraren aurrera egitea eta ikus-entzunezkomintzaiaren arteko konbinaketa bat egiten du.

En construcción gogoeta egiten du espazioaren transformazioaren inguruan. Txinatar auzoa oso auzo ezaguna zen, bazterkeria, okupazioa, imnigrazioa, prostituzioa...eta abarrek elkar ikusten zuten bertan. Auzo honetk, ordea, ongi etorria eman beharko dio bere egitura eta itxurarekin zer ikusirik ez duen eraikin berri batera. Hormigoiz osatutako etxebizitza sorta berri honek abegi egingo die auzotar berri batzuei. Heldu berriak, burges hutsak izanik, ez dituzte ondoko etxebizitzetako auzokideen arropak zintzilik ikusi nahi euren leihoetatik begiratzean.


Ikusiko dugu, azken finean, Katalan izaerari eutsi nahi dion auzo hori, urbanizazio globalizatu batean bihurtzen. Hormigoizko eraikin horrek ez du ezer esaten, auzoa osatzen duten beste etxeek ez bezala. Kale hertsiak, tabernaz betetakoak...Etxebizitzetako balkoiak, zeinen bitartez auzokideek ikusten duten posmodernitateak zelan egiten duen aurrera euren auzoan zehar.
Filma guztian zehar, eraikina amaitzear dagoenean ere, suntziketaren irudiak agertzen jarraitzen dute, ez da bakarrik etxebizitza bat erraitsi dena, bizimodu bat galdu da, erlazionatzeko modu bat...
Dokumentala gizatasunez beteta dago. Nahiz eta auzo txiki bat baino ez zaigun agertzen, bertan gertatzen diren istorioak unibertsalak dira.

Dokumental honek ez dauka zerikusi askorik ohituta dagoen dokumentalaren formatuarekin. Izan ere, zuzendaria bi urtezIegon zen han, elkarbizitza egin zuen auzokideekin.... Nola ez, zalantza bat sortzen da gure buruetan dokumental honen aurrean: Zeintzuk dira dokumentalaren mugak, non amaitzen da dokumentua eta fikzioa hasi? Guerinek ehun ordu baino gehiago filmatu zituen, horien artean obrak agertzen ziren, auzokideen intimidadea, elkarrizketak....Eta hauek erabilita forma eman zion bere lanari. Argi dago gutxitan ikusi dugula honen pareko lanik, pertsonaiak eta eszenak bat batean aukeratuak izan ziren. Azken finean, artea hautatu behar izatea da. Materialaren hautapen guztia errealizatzailearen eraikuntza bat da, eta errepresentatzen den edozer fikzioa litzateke. Kontuak kontu, Guerinek narrazioari aurre egiteko beste prozedura bat hartzea erabaki zuen eta emaitza zailtasunez katalogatu daitekeen obra hau izan zen.
Zuriñe Vilas Sánchez
Ikus-entzunezko komunikazioa
Euskara- 5.taldea
espacio que ya no los contiene.

No hay comentarios:

Publicar un comentario