lunes, 22 de noviembre de 2010

Itsasoaren alaba

Zuzendaria:Josu Martínez
Gidoia: Josu Martínez
Ekoizpena: Txema Uriarte Gite-Ipes
Argazkia: Hibai Castro
Muntaketa: Txaber Larreategi                   
Musika: Benito Lertxundi
Iraupena: 52 min.
Urtea: 2009

Haizek bi urte bete baino lehen GAL taldeak haren aita hil zuen, Mikel Goikoetxea "Txapela" errefuxiatua. Aitaren oroitzapenik txikiena ez badu ere, 25 urte geroago neska galdezka hasiko da. Itsasoaren alaba memoria ariketa baten lekukotza da. Goikoetxea ezagutu zutenen testigantzak lotuta, Haizek aita eta garai hartako egoera nolakoak ziren jakingo du pixkanaka, mundu eta sentsazio ezberdinak nahastuta, eta ikuslea sustraietarako bidaia errepikaezin horren lekuko bilakatuta.



Dokumentala osatzeko elementu ezberdinak erabili dira. Batetik, Haizeren bidaia (elkarrizketen lekuetara); bestetik, elkarrizketak; garai haietako irudiak  eta azkenik izenburua jarraituz, itsasoaren irudiak ere sartzen dira. 

Irudi aldetik ez zait dokumental azpimarragarria iruditzen. Baina, ikuslearengana iristen ondo jakin du zuzendariak.  Horretarako baliabide ezberdinak azpimarratuko nituzke:

-Ez da informazio soila ematen duen dokumentala, hau da, Haize berak informazio bila egiten duen bidaiak interesa pizten du ikuslearengan.
-Bera narratzailea izateak gertutasuna adierazten du ( bere gogoetak kontatzen ditu, bera da elkarrizketatzailea eta bera ere ageri da uneoro, elkarrizketatzailearekin batera).
-Sentimenduz beteriko lana da eta horrek ikuslea amaiera arte mantentzen du

Gaiaren interesgarritasunaz gain, elementu horiek azpimarratuko nituzke.



Lide Agirrezabala Goñi
(euskara, 2.taldea)





No hay comentarios:

Publicar un comentario