miércoles, 24 de noviembre de 2010

Exit through the gift shop

Exit through the gift shop
Nagore Arriaga

Zuzendari eta gidoigilea: Banksy
Generoa: Documentala
Urtea: 2010
Herrialdea: Estatu Batuak eta Britain Handia
Iraupena: 83 minutu
Hizkuntza: Ingelesa
Aktoreak: Banksy, Thierry Guetta, Rhys Ifans eta Shepard Fairey
Produkzioa: Jaimie D’ Cruz
Edizioa: Chris King

Sinopsia:

Bansky, gaur egungo kale artegile edo graffitero ospetsuenetarikoa da. Bere lanengatik ikagaragarrizko ospea lortu duen arren, bere identitatea ezkutaturik egon da beti eta horrela jarraitzea nahi du.Dokumentalaren ere, ez zaio inoiz aurpegia ikusten.
Dokumental honetan, artearen merkantilismoaren inguruko gogoeta egiten da. Ezin da esan Bansky-ri buruzko dokumental bat denik, baizik eta, Banskyk dokumental hau egin beharra zegoela sentitu zuen eta horregatik, aurrera atera zuen. Bansky-k bere artelenak kalean egiten ditu, guztion eskura jarriz, denontzako artea dela pentsatzen baitu. Baina laister, bere lanek ospe handia lortu eta diru kopuru handien truke saltzen hasi ziren.
Thierry Guetta izeneko denari frantses batek, kale arte hau interesatu eta graffitero eta kale artegile ezagunen bizitzetan sartzen da, egiten dutena grabatzeko asmoz. Ondoren, material honekin dokumental egingo duela argudiatzen du. Baina grabaturiko zinta guztiak ezer egin gabe pilatzen joaten dira. Bansky-ren bizitzan sartzen da gutxien pentsatzen zuenean eta mundo horrek txunditurik uzten du. Banskyk aholkuak ematen dizkio dendari frantsesari artearen munduan sartzeko.
Baina Bansky-k ez zuen espero Thierry Guetta-k bere buruari “Mr.Brainwash” izena jarriaz kale artegile horien lanak bere modura eginez, edo hobe esanda, kopiatuz, Bansky-ren bide berbera egiten saiatuko zela.
Bere lanak egiteko jendea kontratatzen du eta ondoren, lan horiek bere izenpean esposizio ikaragarri handi batean saltzen hasten da.
Beraz, artearen merkantilizazioa noraino iris daitekeen azaltzen da.

Berezitasunak

Orain arte Graffiti-ei buruz dokumental gutxi batzuk egin izan dira, Espainian eginiko “Aerosol” dokumentala adibidez. Baina horietan, Graffiteroen lanez hitz egiten da eta hauen aldeko eta kontrako argudioez. Baina “Exit through the gift shop” dokumentalak, graffiti eta kale arte lanez gozatzeko aukera ematen du bere atal batzuetan, baina batez ere, orain arte ikusi ez dugun ikuspegia azaltzen dugu: hemendik ere ahalik eta etekin gehienak atera nahia.
Dokumentala ikustean, ez dakizu kontatzen duen dendari frantsesaren istorioa egia den edo ez. Baina ikusten bukatu nuenean, informazioa bilatzen ibili nintzen eta “Mr. Brainwash” artista honi buruzko informazio mordoa topa daiteke. Bere web orrialdea honakoa da: http://www.mrbrainwash.com/. Bertan, bere lanei eta esposizioei buruzko informazioa topa daiteke.
Dokumental honetan, Banskyk arte mota hau ere kapitalizatu nahiaren kritika egiten du. Dokumentala egiteko erabilitako egitura ere berezia da: dendari frantsesak berak kamera txiki batekin grabaturiko irudiak azaltzen dira; bai bere bizitza pertsonalaz eta baita artegileekin igarotako abenturekin grabaturikoak ere. Bansky berarekin igaro zituen uneak ikus daitezke. Baina bestalde, Thierry Guetta frantsesari eta Bansky-ri egindako elkarrizketekin osatzen da dokumentala, bakoitzaren iritziak eta ikuspegi ezberdinak bereiz daitezkeelarik. Shephard Fairey, Invader eta beste mundo mailako graffiti artista ospetsuen hitzak entzun daitezke, baita arte kolekzionatzaile eta Guetta-ren langile izandakoenak ere.
Dokumentala bukatu eta jende aurrean aurkeztu zenean, Thierry Guettak kexa ugari egin zituen, kopiatzailetzat uzten baitu jendearen, edo hobe esanda, beretzako bere erosleak direnen aurrean.
Kale artearen moldea jarraituz eginiko dokumentala dela esango nuke.

Garaiko dokumentalekin alderatuz ezberdina


Esan bezala, nire ustez orain arteko egindako dokumentalen molde orokorrarekin haustea lortzen du. Dokumental ugari egin dira gai ezberdinei buruzkoak, baita arteari buruzkoak ere. Baina graffitiak aztertu diren arren, kale artea egiten duten artistak ez dira beraien eguneroko errealitatean grabatuak izan. Artegile ezberdinak egoera ezberdinetan.
Gaur egun, jendeari morbosoak iruditzen zaizkien gaiei buruzko dokumentalak nagusitzen direla esango nuke: sexua, drogak, pertsonai ezagunei buruzkoak…
Baina dokumental honek, bere zuzendaria ere artista izanik, forma ezberdina hartzen du eta bere edukia modu arinean baina umore puntu batekin azaltzen du. Izenburuak dokumentalean adierazi nahi dena bikain adierazten du. Arte esposizio guztietan bezala edo zer edo zer zoragarria ikusi ondoren, irten baino lehen, "gift shop" edo oroigarrien dendatik egoten da beti irteera, dirua uzten duzun oroigarrien dendatik.
Hemen ere, arte lan guztietan bezalaxe, ikusle bakoitzak zer edo zer ezberdina uler dezake eta bakoitzarengan uzten duen sentsazioa ezberdina izan daiteke.

Hemen ikus dezakezue dokumental osoa:
http://www.megavideo.com/?s=seriesyonkis&v=M74RVNGH&confirmed=1

Trailerra:
http://www.youtube.com/watch?v=GTlm6dU2xHk

Thierry Guetta-ri bere lanei buruz egindako elkarrizketa bat eta polemikaren informazioa:
http://www.filmmakermagazine.com/blog/2010/01/banksy-revealed-parsing-sundance.php

Nagore Arriaga Unsain
Euskara (1.taldea)

No hay comentarios:

Publicar un comentario