martes, 30 de noviembre de 2010

DE LA SERVIDUMBRE MODERNA

Mikel Sáenz de Buruaga González
Ikus-entzunezko Komunikazioa | 4. maila
31. TALDEA

“Es el mal de estos tiempos, los locos guían a los ciegos.”
William Shakespeare



ZUZENDARITZA: Jean-François Brient eta Victor León Fuentes
GENEROA: Dokumentala
LIZENTZIA: La difusión de la película se hace voluntariamente al margen del circuito mediático y comercial, por lo que depende de la buena voluntad de los camaradas que llegue a ser lo más amplia posible”

2007an Jamaikan idatzitako liburu batek eta 2009an Colombian amaitutako dokumental batek osatzen dute proiektu hau, ingelesez, frantsesez eta espainolezko bertsioak dituelarik. “Altzairuzko teloia” erori zenetik garatuz joan den sistema politiko-ekonomikoa (neoliberalismoa eta “pentsamendu bakarraren” kultura), eta honek herrien eta norbanakoen dominazio egoera izkutatzeko erabiltzen dituen asimilazio tresnen aurkako kritika erradikala planteatzen duen korronte ideologikoaren barnean kokatu dezakegu dokumental hau.

Definizio handiegirik gabeko tendentzia ideologiko bat somatzen ari da munduan, aro baten amaiera eta beste berri baten hasiera ekarriko duen iraultza kultural bat planteatzen duena; eta horren islada dira ikusentzunezko zenbait proiektu, “De la servidumbre moderna”-rekin batera, besteak beste: “Zeitgeist” dokumental seriea edota “La Doctrina del Shock” (Naomi Klein-en liburuan oinarritutako mikrodokumentala).
“De la servidumbre moderna” (52 minutuko iraupena) baliabide urriko produkzioan, dokumental eta fikziozko filme zaharren irudien lapurretan eta muntaian (eduki ideologiko handiko ‘off ahots’ batekin eta musikarekin lagunduta) eta distribuzio askean (Vimeo) oinarritutzen da, aurreko dokumentalak bezala.

Bere helburu nagusia esklabutza modernoa deritzona agerian uztea da, egoera hori izkuturik mantentzea ahalbidetzen duten mistifikazio tresna ezberdinak salatuz. Merkatal sistema totalitarioaren aurkako hizkuntzaren guda, hau da, gauzei bere izenaz deitzea planteatzen du abiapuntu iraultzaile bezala. Eta horixe da aurretik aipatutako alderdi tekniko-estetikoekin batera (historiara pasatuko ez den dokumentala bada ere), gehien erakartzen nauena, izaera iraultzailea, gauzak egiteko beste modu baten erakuslea dela: ikusentzunezko komunikazioa ez da errealitatea islatzeko tresna hutsa izan behar, errealitatea eraldatzeko arma bat baizik.

“Mi optimismo está basado en la certeza de que esta civilización está por derrumbarse. Mi pesimismo, en todo lo que hace por arrastrarnos en su caída.”

No hay comentarios:

Publicar un comentario