domingo, 28 de noviembre de 2010

Sagarren denbora -Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen-

Fitxa teknikoa
Izenburu originala: Sagarren denbora
Urtea: 2010
Estreinaldia: 2010.06.11
Generoa: Dokumentala
Herrialdea: EH
Iraupena: 67 min.
Zuzendaria: Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Ekoizleak: Txema Uriarte eta Haizea Belza
Gidoilariak: Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Musikagileak: Arkaitz Miner, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart eta Eñaut Etxamendi
Argazkilariak: Ibai Castro
Jatorrizko hizkuntza: Euskara, gaztelania

Sinopsia
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Testuingurua

Sagarren denbora Josu Martinez eta Txaber Larreategik 2010ean zuzendatutako euskal film dokumental bat da. Dokumental honen egileen bigarren lana izan da "Sagarren denbora". Honen aurretik Itsasoaren alaba egin zuten, GITE-IPESen Julio Araluze beka baliatuz. Triologia bat egiteko asmoa dutela adierazi dute dokumental hauen aurkezpenetan. Hirugarren lana euskal preso politikoen ingurukoa izango dela esan dute. Baionako Atalante zineman estreinatu zen 2010eko ekainaren 11n, eta geroztik Ainitzen, Bilbon, Iruñean, Plentzian... herriz-herriko emanaldi kolektiboetako bidea hartu zuen.
Dokumentala
Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetariko bat da errepresioa, zalantzarik gabe. Euskal Herri txiki honen aurka bortizkeria latza erabiltzen baitute etengabe, sistematikoki, gobernu handi eta nagusi biek. Errepresio horren alde ilunenetariko baten testigantza eman nahi du GITE-IPES-ek bultzatutako “Sagarraren denbora” dokumentalak, deportazioarena.

Itsasoaren Alaba zen bezala, Sagarren Denbora, ausentziei buruzko filma da. Eta hura ikusiz ohartu naiz ez dela berandu. Ateak zabalik utzi behar ditugula. Herria leihotik sartu dadin. Denon artean etxea osatzeko. Ikasi dugu ausentziekin bizitzen. Orain, eraiki dezagun bizitza, historia presente edukiz.



Lotura gehiago
Sagarrendenbora.com
Gaur8ko elkarrizketa Josu Martinezi
Urruneko berba goxoa egun da oihartzun - Berria
Info7 irratiko Anfora saioan elkarrizketa Josu Martinezi

Maialen Arizkorreta Aranza
Ikus-entzunezko komunikazioa, 4. maila
31. taldea

No hay comentarios:

Publicar un comentario