martes, 30 de noviembre de 2010

DE LA SERVIDUMBRE MODERNA

Mikel Sáenz de Buruaga González
Ikus-entzunezko Komunikazioa | 4. maila
31. TALDEA

“Es el mal de estos tiempos, los locos guían a los ciegos.”
William Shakespeare



ZUZENDARITZA: Jean-François Brient eta Victor León Fuentes
GENEROA: Dokumentala
LIZENTZIA: La difusión de la película se hace voluntariamente al margen del circuito mediático y comercial, por lo que depende de la buena voluntad de los camaradas que llegue a ser lo más amplia posible”

2007an Jamaikan idatzitako liburu batek eta 2009an Colombian amaitutako dokumental batek osatzen dute proiektu hau, ingelesez, frantsesez eta espainolezko bertsioak dituelarik. “Altzairuzko teloia” erori zenetik garatuz joan den sistema politiko-ekonomikoa (neoliberalismoa eta “pentsamendu bakarraren” kultura), eta honek herrien eta norbanakoen dominazio egoera izkutatzeko erabiltzen dituen asimilazio tresnen aurkako kritika erradikala planteatzen duen korronte ideologikoaren barnean kokatu dezakegu dokumental hau.

Definizio handiegirik gabeko tendentzia ideologiko bat somatzen ari da munduan, aro baten amaiera eta beste berri baten hasiera ekarriko duen iraultza kultural bat planteatzen duena; eta horren islada dira ikusentzunezko zenbait proiektu, “De la servidumbre moderna”-rekin batera, besteak beste: “Zeitgeist” dokumental seriea edota “La Doctrina del Shock” (Naomi Klein-en liburuan oinarritutako mikrodokumentala).
“De la servidumbre moderna” (52 minutuko iraupena) baliabide urriko produkzioan, dokumental eta fikziozko filme zaharren irudien lapurretan eta muntaian (eduki ideologiko handiko ‘off ahots’ batekin eta musikarekin lagunduta) eta distribuzio askean (Vimeo) oinarritutzen da, aurreko dokumentalak bezala.

Bere helburu nagusia esklabutza modernoa deritzona agerian uztea da, egoera hori izkuturik mantentzea ahalbidetzen duten mistifikazio tresna ezberdinak salatuz. Merkatal sistema totalitarioaren aurkako hizkuntzaren guda, hau da, gauzei bere izenaz deitzea planteatzen du abiapuntu iraultzaile bezala. Eta horixe da aurretik aipatutako alderdi tekniko-estetikoekin batera (historiara pasatuko ez den dokumentala bada ere), gehien erakartzen nauena, izaera iraultzailea, gauzak egiteko beste modu baten erakuslea dela: ikusentzunezko komunikazioa ez da errealitatea islatzeko tresna hutsa izan behar, errealitatea eraldatzeko arma bat baizik.

“Mi optimismo está basado en la certeza de que esta civilización está por derrumbarse. Mi pesimismo, en todo lo que hace por arrastrarnos en su caída.”

MAQUILAPOLIS, LA CIUDAD DE LAS FÁBRICAS

FITXA TEKNIKOA

JATORRIZKO TITULUA: "Maquilapolis, la ciudad de las fábricas"
URTEA: 2006
GENEROA: Dokumentala
ZUZENDARIAK: Vicky Funari eta Sergio de la Torre
EKOIZLEAK: VIvian Kleiman, Vicky Funari eta Sergio de la Torre
GIDOIA: Vicky Funari eta Sergio de la Torre
EDIZIOA: Vicky Funari
FORMATUA: Kolorean
ARGAZKIGINTZA ZUZENDARIA: Sophia  Constantinou eta Daniel Gorrell
MUSIKA: Nortec Collective eta Pauline Oliveros
HERRIALDEA: Mexiko, Estatu Batuak
IRAUPENA: 69 minutu

SINOPSIA
            Karmen Tijuanako makiladora batean egiten du lan  gauez. Makiladorak lanesku merkea dela eta Mexikon kokatu ziren lantegi transnazionalak dira. Gau osoan zehar telebistak muntatu ostean, Karmenek berak  garajeetako ate birziklatuekin eraikitako txabolara itzultzen da. Bere auzoan ez dago ez elektrizitaterik ezta drainatze sistemarik ere. Gainera, Karmen ez dago ondo osasunez, izan ere makiletan egon den urteetan zehar beruna eta beste toxikoak arnasteagatik. Berak egunean sei dolar irabazten ditu. Baina bera biktima bat besterik ez da.  Karmen emakume dinamikoa da, bere bizitza eta  seme-alabena hobetzea baitu helburu.
            Karmen eta bera bezala makiletan lan egiten duten milioi bat langile gehiago telebistak, kable elektrikoak, jostailuak, arropa, bateriak eta medikuentzako tresnak ekoizten dituzten bitartean ere nazio kontsumitzaileen ehuna ekoizten ari dira. Gainera, langile hauek egunero euren lanpostuetan bortxaketak, ingurumenaren suntsipena eta hiri kaosari aurre egin behar diote. MAQUILAPOLISen Karmen eta Lurdesek  euren komunitateak antolatzen dituzte euren bizitzetan aldaketa positiboak lortzeko helburuz. Karmenen kasuan, euren lan eskubideak urratzeagatik demanda bat aurkezten du enpresa baten kontra. Lurdesek, ostera, presio handia egiten dio gobernuari gune toxiko (lantegi huts bat) bat garbitzeko, izan ere hondakin toxikoez beteta dago.
            Bi emakume indartsu hauek aldaketak lortzeko lanean diharduten bitartean, mundua ere aldatzen joaten da: mundu-mailako krisi ekonomiko batekin eta Txinan lanesku merkearekin, makiletako lanpostuak desagertzen doaz Tijuanan, Karmen, Lourdes eta euren lankideak etorkizun zalantzagarri batekin utziz. 

EKOIZPENA ETA ALDERDI TEKNIKOAK

MAQUILAPOLISen ekoizpenari dagokionez, zinegileek Tijuanako makila bateko langileak eta Mexiko eta Estatu Batuetako mugaren bi aldeetako komunitate erakundeak bildu zituzten euren egunerokoa bizi duten emakumeen begietatik globalizazioa irudikatzeko. Makiletan diharduten langileek ekoizpenaren etapa bakoitzean parte hartu dute: dokumentalaren prestaketa, errodaia, narrazioa eta difusioa. Kolaborazio prozesu hau ohiko dokumentalaren lan-erarekin apurtzen saiatzen da. Izan ere, normalean lokalizazio bat aukeratu, bertan filmatu eta gero “materialarekin” joaten da editatzera. Prozesu honek subjektibitatea balio eta muga gisa jartzen du. Arte zinematografikoa komunitate garapenarekin uztartzen saiatzen da. Honela dokumentalaren ahotsa benetan egoera pairatzen duten subjektuena dela ziurtatzen da.

           Dokumentaleko zuzendariek lau urtez iraun zuen prozesu guzti hau grabatzeko dokumentaleko aktore guztiei bideokamera bat eman zieten enpresaren aurkako prozesu judizial osoa grabatu eta euren bizilekuak eta egunerokoa erakusteko. Honela, “bideo-diario” moduko bat osatzen dute protagonistek.  
          Bestalde, dokumentalaren bereizgarri gisa aipatzekoa da dokumentalean parte hartu zuten protagonistentzat ekoizleek eurek edizio tailer bat atondu zutela. Bertan zine-teknikak, grabazioa, kameraren erabilera eta bideo digitalaren edizioa ikasi zuten.Tailerra iraun zuen sei saioetan partaide bakoitzak aukera izan zuen 3-5 minututako  bideo-labur bat editatzeko honako gaiekin: bortxaketa sexuala lantegietan, enpresek eskatutako haurdunaldi probak langileak kontratatu baino lehen, metala eta bere eratorrien garbiketa eta dokumentalean agertzen den kutsatutako gunea.
           Informazio gehiagorako hona hemen tailerraren txostena: txostena

Ondorengo estekan (bideoa)  dokumentalaren lehenengo zatia ikusteko aukera duzue. Berehala ohartuko zarete protagonistek eurek grabatutako irudiak narrazioan garrantzi handia dutela.

ESTEKA INTERESGARRIAK





AITOR TEJEDOR CARRERAS
Ikus-entzunezko komunikazioa
4. maila













lunes, 29 de noviembre de 2010

LA VIE MODERNE

ALAITZ MENDOZA (4.maila-31.taldea)



Izenburu originala: La vie moderne
Zuzendaria: Raymond Depardon
Estatua: Frantzia
Formatua: kolorean
Generoa: Dokumentala
Iraupena: 88min
Produkzio urtea: 2008
Banaketa: Ad Vitam
Muntaia: Simon Jacquet
Soinua: Claudine Nougaret
Zinean estreinaldia: 2008ko urriaren 29ª
DVDan: 2009ko maiatzaren 6an

Sinopsia: Raymon Depardon hamar urtetan, mendiko baserritarren bizitza jarraitu zuen. Beren baserrietan sartzera gonbidatzen digu dokumental honekin, modu oso naturalean. Film honek sosegu handiz jatorrietaz hitz egiten du, lurrarekin lan egiten duten pertsonak bilakatzea zer suposatzen duen erakusten digu.

Lehendabizi bi anai erakusten ditu: Marcel (88 urte) eta Raymond (83 urte), hego-mendebaldekoak. Ilobak azkenean emakume bat aurkitu du. Cecile deitzen da eta Pas-de Calais-tik dator. Etxeko garbitasunaren kontzeptu desberdinak ditu.

Ondoren, Germaine (70 urte) eta Marcel (80 urte)-en etxean kafe bat hartzen dugu. Etorkizuna iluna da, haurrak etxetik joan dira, saldu egingo dute.

Amandine, emakume gazte bat sektore honetan sartu berria dena bere pasioa jarraituz. Daniel, bere senarrak, argi dauka ezingo zutela horrelako bizitza bat jarraitu berak bere kontura beste motatako lanak egiten ez baditu.


Istorioa alde batera utzita eta alderdi teknikoagoei erreparatuz, trabellingak maiztasunez erabiltzen ditu, bide aurkiezinak erakutsiz baserrietara iritsi arte.

Depardon-ek ere bere parte-hartzea du filmeetan, off ahotsa gehituz. Ahots horrek istorioari intimitatea gehitzen dio, baserrian lan egiten duten pertsonen mundua modu garbian erakusten du, mugimendu ziklikoen bidez: mundu hori alde batera utzi zuen gizon bat, berriro itzultzen da bere jatorrietara, kasu honetan irudi produkzioen bitartez.

La vie moderne Raymond Depardon zinegile famatuaren dokumental bat da. 2008an amaitu zuen eta Profils Paysans seriearen hirugarren zatia da.

Berezitasunen artean esan genezake film honek Louis-Delluc saria irabazi zuela 2008an. Honez gain, 2009an, Cesar batera nominatua egon zen pelikula dokumental hoberenagatik.
Raymond Depardon batez ere dokumentalak egiteagatik ezaguna da. 16 urte zituenean, 1960 hamarkadan, bere baserri familiarra alde batera utzi zuen argazkilari erreportero izateko. Urte batzuk beranduago, argazki makina kamera batengatik aldatu zuen.

Baserritarren seme honek beti izan du naturarako sentsibilitate handia eta bere lanetan azpimarragarria da. 1990 hamarkadan, ideia zoro bat datorkio burura produkzio aldetik, baina zoragarria zinemaren ikuspuntutik: mendiko baserritarrak grabatu hamar urtetan zehar, mutazio ekonomikoaren efektuz desagertuko direlaren kritika eginez.

Proiektu honetatik dokumental serie bat jaio zen: Baserritar profilak “Profils Paysans”: l’approche (2001), le quotidien (2005) eta la vie moderne (2008). Aldi berean, Raymond Depardon-ek liburu bat argitaratzen du “La Terre des paysans”, non 50 urtetan zehar atera dituen argazki guztiak biltzen dituen, bere familia baserritik hiru filmeak sortzerainoko denboraldia.

Hirugarren zati honek aurrekoen gaia garatzen jarraitzen du. Lurra zaintzeaz biziraun, jabeen zahartzea eta beren ondorengotzak jasan beharko dituen arazoak. Erabilitako metodoa konfiantza eta errespetuan oinarritutako gertutasun bat da. Depardon-en sinadura naturaltasun eta sinpletasunean ikusten da.






SICKO


Izenburua: Sicko

Lurraldea: AEB

Estreinaldia AEBn: 2007/06/22

Estreinaldia Espainian: 2009/04/30

Produktora:  Lionsgate, The Weinstein Pictures

Gidoilaria, Zuzendaria: Michael Moore

Nik aukeratu dudan dokumetala Sicko du izena eta 2007an  izan zen emanaldia Amerikako Estatu Batuetan. Garai horretan beste hainbat dokumental egon ziren eta nik azpimarragarrienak, edo hala iruditu zaizkidanak, aipatuko ditut:

 Taxi to the Dark Side:Alex Gibney zuzendutako dokumentala da, 2007an Oscar saria irabazi zuena. Dilawar izeneko taxilari afganiar baten hilketan oinarritzen da. Hau Bagrameko aire basean giltzapetua egon zen atxiloketa judizial bat izan gabe eta bertan soldadu estatubatuarrek kolpeka hil egin zuten.

Operation Homecoming: Writin the  Wartime Experience: Richard E. Robbinsek zuzendutako dokumentala da. Dokumental honek Afganistan eta Iraken egondako  soldadu estatubatuarren bizitza eta esperientziak kontatzen ditu

War/Dance: Sean Fine eta Andrea Nixek zuzendutako dokumentala da. Musika eta dantza lehiaketa batean parte hartzeko Kampalara bidaiatzen duten  hiru ume ugandarren bizitza kontatzen du. Hauek Patongo errefuxiatu eskolaren izenean hartzen dute parte eta bizi beharko duten etorkizun gogorra ahazteko egiten dute kanta eta dantza.

 No End in the Sight: Charls Fergusonen dokumentala da. Irakeko inbasioa egina urretik eta bitartean egindako akatsez hitz egiten digu. Gobernuaren akatsak, politika militarreko bestelako akatsak... azaltzen ditu.

Dokumental guzti hauek Oscarretarako hautatuak izan ziren eta baita nik aukeratu dudana ere. Horregatik eta honen inguruan kritika onak irakurri ditudalako ikustea erabaki dut. Michael Moorek Ipar-Ameriketako osasun zerbitzuaren kritika gogorra egiten du dokumental honetan. Sistema hau unibertsala ez denez iparamerikar askok (50 bat milioi) zerbitzurik gabe geratzen dira, ez dietelako onartzen hainbat arrazoirengatik edo ezin dutelako pagatu. Hala ere, segurua dutenek ere azkenean arruinatuak bukatzen dute.

Dokumentalak hainbat estatubatuarren egoera errealak kontatzen dizkigu eta honen bidez zuzendariaren helburua osasun sistema aldatzea bultzatzea da, estatubatuarrek eta batez ere gobernuak hausnarketa bat egin dezaten nahi du. Horretarako kasu errealak hautatzeaz gain beste lurralde batzuetako ospitaleak bisitatzen ditu.

Planteamendua oso interesgarria iruditzen bazait ere, eta honen helburua primeran dagoela uste badut ere, dokumentala gehiegikeriatan oinarritzen dela iruditu zait. Kasuak errealak badira ere, hautatuak dira eta bortitzenak edo gogorrenak aukeratu dituela pentsa nezake. Kontatzen duen guztia oso gogorra egiten da, Ipar Ameriketan osasun zerbitzuek jendea hiltzen uzten dutela ikusten da filmean, eta ziur nago hori egia dela baina ez det uste hori horrela izango denik beti eta dokumentalean hori ematen du.

Hori alde batera utzita,  sekulako produkzioa aurkezten duen dokumentala da eta atzetik izugarrizko ikerketa izan duena. Dokumental hau 123 min irauten dituena lan eta dedikazio izugarria eskatu du Michael Moore inbestigazio lan handia egin behar izan duelako filmean agertzen den jende guztia lortzeko, hauen bizitzen berri izateko... horrez gain beste lurraldeetara mugitu da ere jakiteko osasun zerbitzuak nolakoak diren beste leku batzuetan eta irudi dokumentalak ere lortu ditu. Hori gutxi balitz, Gobernuarekin borrokan ibili behar izan da lan hau aurrera atera ahal izateko.

Kontrobertsia handia izan duen dokumentala izan bada ere, ni ez naiz guztiz gustura geratu emaitzarekin, arestian esandako horrengatik eta gehiago espero nuelako. Produkzio eta errealizazio lanarekin, ordea, bai, sekulakoa iruditu zaidalako.

Dokumentalaren Trailerra:

http://www.youtube.com/watch?v=xlDAUKSh9CQ


ALBA SISTIAGA POVEDA  31. Taldea (Vanesakin)

domingo, 28 de noviembre de 2010

Sagarren denbora -Alfonso Etxegarai eta Kristiane Etxaluz: 25 urte deserritik itzultzen-

Fitxa teknikoa
Izenburu originala: Sagarren denbora
Urtea: 2010
Estreinaldia: 2010.06.11
Generoa: Dokumentala
Herrialdea: EH
Iraupena: 67 min.
Zuzendaria: Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Ekoizleak: Txema Uriarte eta Haizea Belza
Gidoilariak: Josu Martinez eta Txaber Larreategi
Musikagileak: Arkaitz Miner, Ruper Ordorika, Maddi Oihenart eta Eñaut Etxamendi
Argazkilariak: Ibai Castro
Jatorrizko hizkuntza: Euskara, gaztelania

Sinopsia
Kristiane Etxaluz xiberotarra eta Alfonso Etxegarai bizkaitarra ezohiko bikotea dira. Biak gaztetik lotuak Euskal Herriaren askapenerako borrokari, beren maitasuna sorterritik 7.000 kmtara bizitzera kondenatuta daude, Alfonso Afrikako irla tipi batean baitaukate aspaldi, deportaturik. Baina erbesteak erbeste, Bidasoaren Herrian dauzkate biek begiak eta sagarren denboran bihotzak; Oraindik iristear den sagarren denbora emankorrean.

Testuingurua

Sagarren denbora Josu Martinez eta Txaber Larreategik 2010ean zuzendatutako euskal film dokumental bat da. Dokumental honen egileen bigarren lana izan da "Sagarren denbora". Honen aurretik Itsasoaren alaba egin zuten, GITE-IPESen Julio Araluze beka baliatuz. Triologia bat egiteko asmoa dutela adierazi dute dokumental hauen aurkezpenetan. Hirugarren lana euskal preso politikoen ingurukoa izango dela esan dute. Baionako Atalante zineman estreinatu zen 2010eko ekainaren 11n, eta geroztik Ainitzen, Bilbon, Iruñean, Plentzian... herriz-herriko emanaldi kolektiboetako bidea hartu zuen.
Dokumentala
Euskal Herriko egungo historiaren orririk beltzenetariko bat da errepresioa, zalantzarik gabe. Euskal Herri txiki honen aurka bortizkeria latza erabiltzen baitute etengabe, sistematikoki, gobernu handi eta nagusi biek. Errepresio horren alde ilunenetariko baten testigantza eman nahi du GITE-IPES-ek bultzatutako “Sagarraren denbora” dokumentalak, deportazioarena.

Itsasoaren Alaba zen bezala, Sagarren Denbora, ausentziei buruzko filma da. Eta hura ikusiz ohartu naiz ez dela berandu. Ateak zabalik utzi behar ditugula. Herria leihotik sartu dadin. Denon artean etxea osatzeko. Ikasi dugu ausentziekin bizitzen. Orain, eraiki dezagun bizitza, historia presente edukiz.



Lotura gehiago
Sagarrendenbora.com
Gaur8ko elkarrizketa Josu Martinezi
Urruneko berba goxoa egun da oihartzun - Berria
Info7 irratiko Anfora saioan elkarrizketa Josu Martinezi

Maialen Arizkorreta Aranza
Ikus-entzunezko komunikazioa, 4. maila
31. taldea

sábado, 27 de noviembre de 2010

"The Kid Stays in the Picture"


IZENBURUA: El chico que conquistó Hollywood
JATORRIZKO IZENBURUA: The Kid Stays in the Picture
HERRIALDEA: Amerikako Estatu Batuak
GENEROA: Biografia
ZUZENDARIA: Brett Morgen eta Nanette Burstein
EKOIZLEAK: Graydon Carter, Brett Morgen eta Nanette Burstein
EKOIZTETXEA: USA Films
GIDOILARIAK: Brett Morgen eta Robert Evans
IRAUPENA: 93 minutu
URTEA: 2002



THE KID STAYS IN THE PICTURE

“The Kid Stays in the picture” Robert Evans ekoizle estatubatuarraren biografia­­­­ azaltzen duen dokumentala da. Kontatzen den istorio osoa Evans berak idatzitako autobiografia dauka oinarri, protagonista bera gidoilaria delarik.

Robert Evans Hollywood-eko industriara iritsi zenean hasten da istorioa, edo kasu honetan “historia”. Aktore bezala hasi zen eta pixkanaka antzezpena bere negozioa ez zela ikusita ekoizpenean sartu zen, Love Story, Chinatown edo The Godfather bezalako film arrakastatsuak aurrera eraman zituelarik.

Baina Evans-en bizitza ez zen dena arrakasta eta ospea izan, Hollywood-eko pertsonai asko bezala, industriak bere “alde ilunera” erakarri zuelako, droga, sexu eta bestelako istiluetara eramanez. Horregatik, dokumental honek Robert Evans-en gailurra eta gainbehera azaltzen ditu.

Evans-en bizitzan oinarrituz, dokumental hau oso baliagarria da 60 eta 70 hamarkadetako zinemagintzaren industriaren funtzionamendua gertuagotik ikusteko. Gauzak horrela, film hau garai horretako zinemagintza ulertzeko aitzaki bezala hartu daiteke eta honekin ondorio bat planteatu: zinearen industria negozio hutsa da eta arrakasta lortzen den bezala galdu daiteke.

Ondorio hori Evans-en bizitzan haragitzen da, muturreko estereotipo bat bezala agertzen delarik, izan ere, protagonistari gertatu litzaiokeen gauza guztiak gertatu zitzaizkion. Gertakari hauek gainera bere lan jardunean eragin zuzena izan zuten, zinemagintzaren
desegonkortasuna argi utziz. Evans kasu bezala hartzen da, baina egoera hau industriako beste edozeini aplikagarria litzateke.

TESTUINGURUA

“The Kid Stays In The Picture” zine independentearen barruan kokatu beharra dago, eta bera bezalako beste dokumental beste batzuen antzera Sundance zine festibalaren barruan kokatzen da. Kasu honetan, 2002 urteko edizioan parte hartu zuen lan honek; bertan proiektatu zen lehengo aldiz eta ez zuen saririk irabazi. Jaialdi honetan kokatzeak, lan hau zine independetearen esparruren barruan kokatuta dagoela berresten du.

Bere zuzendaria den Nanette Burstein dokumental independentean aritu da batez ere, eta bere lanen artean Sundance-en ere parte hartu duten On the Ropes (1999) eta American Teen (2008) daude. On the Ropes lanarekin hainbat sari irabazi zituen, hauen artean 1999ko Sundance-eko Epaimailaren Sari Berezia dokumentalaren kategorian.

Ekoizpen independentearen esparruan bere urte berean ekoiztutako beste dokumentalekin alderatzeko estreinatu zen urtean Sundance-eko sarituak ikuskatu ahal ditugu. Aipatutako saridun dokumental horiek honakoak dira:

  • AMANDLA! A revolution in four part harmony: Lee Hirsch zuzendariak, AEB eta Hego Afrika arteko lankidetzan garatutako dokumental honetan Hego Afrikako askatasunaren aldeko borrokari dagokion musikaz jarduten da.
  • SISTER HELEN: Rebecca Cammisa eta Rob Fruchtman-ek AEBtako ekoizpen hau zuzentzen dute guztia galdu zuen eta moja egin zen emakume baten istorioa kontatzen dute .
  • DAUGHTER FROM DANANG: AEBtar aita eta Vietnamitar ama daukan emakume baten historia kontatzen dute Gail Dolgin eta Vicente Franco-k Estatu Batuar ekoizpen honetan.
  • SENORITA EXTRAVIADA: Mexiko eta AEBtako lankidetza lan hau ikerketa eta kexa sozialaren erdibidean aurkitzen da. Lourdes Portillo-k enpresa baten eta emakume hilketa batzuen ustezko erlazioa aztertzen du .
  • HOW TO DRAW A BUNNY: Dokumental biografiko honetan John Walter-ek Ray Johnson artistaren bizitza eta karrera aztertzen ditu. Ekoizpena AEBtarra da.
Aurreko bost adibideak ikusiz gero, The Kid Stays in the Picture bezalako beste lan biografiko bat aurkitzen dugu. Horretaz gain, kritika soziala eta gizartearen behe mailako gaiak nagusitzen dira. Ondorio bezala esan daiteke, dokumental hauek agenda setting-etik kanpo geratzen diren gaiak lantzen dituztela, aztertzen ari garen dokumentala barne, izatez Hollywood-eko izar estereotipoaren kontra doan pertsona baten bizitza aztertzen delako.

ARLO TEKNIKOA

Pelikula hau teknikoki oso erakargarria dela deritzat honetan erabilitako irudi baliabideak eta hauen uztarketa direla eta. Dokumentalean hainbat irudi mota erabiltzen dira: argazkiak, egunkari eta aldizkariak, ikus-entzunezko hedabideetako irudiak (Evans-i egindako elkarrizketak, filmetako estrenoen irudiak …), Evans-en pelikuletako irudiak, Evans-ek grabatutako bideo korporatibo bat, dokumentalerako espresuki grabatutako irudiak (Evans-en etxeko sekuentzia) eta interesgarria den irudi baliabidea, Evans beraren argazki pertsonalak.

Argazkiak, pertsonalak eta beste hainbat tokitan hartutakoak nire ustetan oinarrizko baliabidea dira istorio honetan. Ekintzak garatzen diren garaian askoz errazagoa zen egoeren argazkiak izatea ikus-entzunezko irudiak baino, horregatik suposatzen dut argazki gehiago daudela.
Argazkien kateaketa dokumental honetan izugarria da, eta nahiz eta irudi finkoak izan, egileek mugimendua eta erritmoa modu bikainean lortzen dute, zoom, mugimendu edota fundidoen bidez.

Bikaintasun hau bermatuta geratzen da Evans kotxe barruan eserita ikusten den argazkian, zeinetan lehioetatik mugitzen den paisaia mugituz doa.

Irudi mota asko erabiltzen dira, baina hauen joskera, kontalariaren hitzek eta musikak jarraitasun erabatekoa ematen diote dokumentalari.

Esanguratsua da gainera, narratzailea Evans bera dela eta honek lehenengo pertsonan bere lagunen hitzak bere ahoan jartzen dituela, hau da, ez dago bere ezagunei egindako elkarrizketa zuzenen irudiak. Evans-en elkarrizketa zaharrak agertzen dira, baina Over Ahotsa daukan Evans horrek elkarrizketa horiek komentatu egiten ditu. Narratzaile bezala egiten duen lana itzela da, eta lan honi laguntzen dion musikarekin batera lortutako dramatismoa eta hunkigarritasuna erabatekoak dira.

Orokorrean, irudiek eta Evans beraren kontaketak pertsonai honen bizitzan erabat murgiltzea lortzen dute, protagonistarekin batera honi gertatutakoak bizitzera eramaten gaituelarik.

BIDEOAK 


Maitane Junguitu Dronda
Ikus-entzunezko Komunikazioa, 4. maila
31. taldea

<LOS CREADORES DE GOOGLE>

TITULUA: Google sortzaileak - Los Creadores De Google
TITULU ORIGINALA: The Google Boys
HERRIALDEA: Estatu Batuak
GENEROA: Teknologia
ZUZENDARIA: Ross Jeffcoat
PRODUKTORA: National Biography
IRAUPENA: 45 min.
URTEA: 2004
KALIFIKAZIOA: Ikus-entzule guztiak


SINOPSIA:
Dudarik gabe, Google informazioaren erabilpenean eragin izugarri handia izan du, izan ere, pertsona orok erabiltzen dute Google bilatzaile gisa.  Larry Page eta Sergey Brin Google sortu aurretik, Interneten egiten ziren bilaketak alferrikakoak ziren. Emaitza guztiak garrantziaren arabera ordenatzea ez zen gauza erraza, espezialista profesionalak beharrezkoak ziren horretarako. Horrela, Larry eta Sergey euren bilatzaile “idealaren” ideia eragingarria bilakatu arte. Egun, Google bilaketak egiteko plataformarik erabiliena, osatuena eta garrantzitsuena da. Documental honek bi indibiduo hauen lehenengo pausuak azaleratuko dizkigu, Stanford Unibertsitatetik, Google-en jaioterria, orain arte, Googleplex bulegoak, Kalifornia.

 
FORMA:
Dokumental biografiko honek, egiterako orduan, ez du baliabide askorik erabili. Dokumentala benetan sinplea da, bi sortzaileez gain, bestelako bizpahiru pertsonai garrantzitsu ageri dira soilik hizketan. Hizketan baino, elkarrizketak direla esan daiteke, eta  elkarrizketatua agertzen ez bada ere, bere ahotsa off-ean entzuten jarraituko dugu. Irudia aldiz, ordenagailuen kapturak eta zenbait plano independiente erabiltzen dira batez ere, hala nola, xehetasun planoak (teklak, eskuak, google logotipoa…) edota espazioa lokalizatzeko zenbait eszena.

LINK-ak:
YOUTUBE (5 ZATITAN):

BESTELAKOAK:


ITZIAR MENDIETA PUY
IKUS-ENTZUNEZKO LIZENTZIATURA
4.MAILA

viernes, 26 de noviembre de 2010

ON THE LINE

"On the Line"

Zuzendari eta gidoigilea: Jon Garaño
Generoa: Dokumental faltsua
Herrialdea: Espainia
Iraupena: 12min
Aktoreak: Tania de la Cruz, Yvette Filanc, Mikel Morris, Jeff Smallwood
Argazki zuzendaria: Javier Aguirre
Muntaia: Raúl López
Arte zuzendaria: Meno Martín
Ekoizpena: Asier Acha, José María Goenaga
 
Dokumental osoa youtuben ikusgai dago:
http://www.youtube.com/watch?v=mGzztc7-YLM

Dokumental honetan, AEB eta Mexiko arteko mugan ematen den immigrazio ilegalari buruz hitz egiten zaigu. Pertsonai desberdinen egoera erakutsiz mugaren alde bietako pertsonen egoera ikusten dugu. Alde batetik, Amerikarrak ditugu, euren Estatu Batuetako hegoaldeko ideologia itxiarekin, beti euren aberria "alien"-etaz babestuz (familiaren defentsa goraipatuko da). Beste aldetik, Mexikar txiroak ditugu, bizitza berri baten bila, bizitza berri hau AEBtan aurkitzeko esperantzarekin. Dokumental honetan bi elementu hauen talka azalduko zaigu.

Talka hau ondo azaltzeko dokumental honek bi egoera desberdinak, bi pentsatzeko era desberdinak oso argi usten dizkigu laburmetraiaren hasieratik. Horrela argi utziz pertsonai bakoitzak dokumentalean zehar egiten dutena zergatik egiten duten. Era berean, kontuan hartu behar da Laburmetrai hau faltsua denez beharrezkoa izan dela estatu batuetako eta Mexikoko mugaren itxura duen leku bat topatzea. Kasu honetan leku oso aproposa erabili izan da, gainera arte zuzendaritza on bat erabiliz ikuslea benetako dokumental bat ikusten ari dela sinistera heldu egiten da ia momentu oro (eraikuntza Amerikar estandarrak, amerikar bandera, amerikar telebista...). Honexegatik eta beste arrazoi batzuengatik (hizkuntzaren erabilera esate baterako), esan daiteke, dokumental faltsu bat badela ere, modu dramatikoan oso ideia argi bat ematen digu benetan gertatzen den egoera bati buruz.

Dokumental faltsuaren fenomenoak 1980. urtean hartu zuen indarra, faltsuak badira ere, gehienetan errealak diren gaiei buruz hitz egiten dute, horrela dokumentalaren sinesgarritasunari indarra emanez. Beste kasu batzuetan errealitatearen parodia bat egiteko asmoz sortu egiten dira dokumental faltsu hauek.

Jon Garaño dokumentalen generoan esperientzia handia duen zinemagilea da. "El secreto de Buthan"-etik hasita, azken 6 urteetan Jon Garaño dokumental luze zein mikrodokumentalak landu ditu, besteak beste, Sahara Marathon, The Dragon House, Asämara, Lucio (ekoizle exek.). Azken urtean 80 egunean luzemetraia zuzendu egin du Jose mari Goenagarekin batera.

Iñaki Lauzirika 
Ikusentzunezko komunikazioa, 4. maila, 31. taldea

El Desencanto - Jaime Chávarri

Fitxa Teknikoa

Urtea: 1976
Herrialdea: Espainia
Zuzendaria: Jaime Chávarri
Gidoia: Jaime Chávarri
Musika: Franz Schubert
Muntaketa: Jose Salcedo
Argazkia: Teodoro Escamilla eta Juan Ruiz Anchia
Aktoreak: Felicidad Blanc, Juan Luis Panero, Leopoldo María Panero, Michi Panero
Produktorea: Elías Querejeta
Generoa: Dokumental biografikoa
Iraupena: 97’

Sinopsia

Leopoldo Panero poeta, Astorgan hil zen 1962. urtean, bere jaioterrian. Hamalau urte geroago, gertuago zituenak, Felicidad Blanc, alargunak, eta bere hiru semeek, abuztuko egun hura gogoratzen dute. Data horren menpe dagoen oroitzapena gainditu egiten dute, eta bizipenak gailentzen dira. Hitzen bitartez, eta euren arteko elkarrizketen bitartez, lotura familiarrek baldintzatuta bizi diren lau pertsona hauek haien identitateak eta desberdintasunak agerian utziko dituzte, garai horretako dekadentzia, hipokresia eta itxurakeriak azaleratuz.

Testuingurua

Dokumental biografiko hau 1976. urtean grabatu zen, Panero hil eta hamalau urte geroago, Astorgan berari omenaldia egiteko estatua bat jarri zutenean.
Espainiak garai honetan egoera berezia bizi zuen, diktaduratik atera berria baitzegoen, eta demokrazia bidean zegoen herria zelako. 1977. urterarte zentsura ofizialki desagertu ez zen arren, diktadorearen heriotzarekin batera adierazpen askatasunak aurrerapausu garrantzitsuak eman zituen, eta zine espainolak bide berriak irekitzen hasi zen.
Landismoa alde batera uzteko asmoz, zinegileek genero berriak uztartzen dituzte, beldurrezko pelikulak, destape-aren pelikulak, komedia berriak edota droga eta sexua zuzenean ukitzen dituzten pelikulak eginez.
Erregimenak Espainian utzitako dekadentzia egoera hau ezinhobeto islatzen du dokumental honek; bertan ‘familia frankista’ ren modelo izandakoaren beherakada ikusteko gai gara, familiaburuaren heriotzarekin batera honen itzalpean bizi izandakoek protagonismoa hartzen baitute, euren miseriak eta arazoak azaleratuz. 

Dokumentala

Dokumental hau itxuraren aldetik klasikoa bada ere, elkarrizketak egiteko modua azpimarratuko nuke; hauek guztiak protagonistek eurek burutzen dituzte, eta haien artean hitz egiten azaltzen badira ere, askotan euren arteko elkarrizketa zuzenak dira. Modu honetan, hainbeste urtez gordetako gaiak aurrez aurre ateratzen dizkiote batak besteari, batzuetan momentu krudelak eta delikatuak azaleratuz (Leopoldo Mariak psikiatrikoetan bizi izandakoak, sexua, drogak, aitaren irudi manipulatua, bere autoritarismoa...). Esan behar da dokumental honek zentsuraren ondorioak izan zituela, Leopoldo Mariaren inguruko atalean (gartzelan izandako esperientzia sexualak aipatzen dituenean). Izan ere, Leopoldo ez da dokumentala hasi eta ordu erdira arte agertzen; hasieran alargunaren oroitzapenek betetzen dute metrajearen gehiengoa, eta denborak aurrera joan ahala, semearen paperak garrantzia hartzen doa. Hasierako momentuan seme nagusiari, Juan Luisi ere garrantzia ematen zaio, baina azken momentuetan Leopoldo Mariak hartzen du protagonismo osoa, bereziki ama, Michi eta Leopoldo bera hizketan azaltzen direnean; momentu honetan gairik delikatuenak jorratuko dituzte, eta euren arteko liskarrak gogorrak izango dira.

Hemen daukaguna dokumental interesgarria da familia hau osatzen duten guztiak pertsona ezohikoak direlako: haien arteko harreman estuek, literaturak, ospeak, drogak eta izaera kultoak baldintzatutako pertsonaiak dauzkagu, miseriek eta arazoek bizitza latza eramatera eraman zituztenak; laurak Panero poetaren irudiaren atzean bizitzera kondenatuta egon ziren (emaztea bereziki), eta bera hil zenean, aurrera egiteko beharrak hainbat arazoetan murgildu zituen.

Hemen dokumental osoa:


Hemen Después de tantos Años, Ricardo Francok 1994. urtean egindako dokumentalaren hasiera, El Desencanto-n oinarritua; bertan Panero familaren hiru semeak azaltzen dira, ama jadanik hilda dagoela. Honetan, Michik, seme txikiak, protagonismoa irabazten du: 


Hemen ‘Un Día con Panero’ dokumentala, 2004an egindakoa; bertan Enrique Bunbury eta Carlos Ann abeslariek (urte beran poetaren hainbat testuri musika jarri eta diskoa atera zuten) Leopoldo Maria Panerorekin egun bat pasatzen dute:



Leire Alvarez Gomez
(Euskera, 1. taldea)


jueves, 25 de noviembre de 2010

"CHECKPOINT ROCK: Canciones desde Palestina"

Checkpoint Rock



AÑO
2009
DURACIÓN
72 min. 
PAÍSVasco
DIRECTORFermín Muguruza y Javier Corcuera
GUIÓNFermín Muguruza, Javier Corcuera
FOTOGRAFÍAJordi Abusada
PRODUCTORA
     SINOPSIS
 Coproducción de Filmanova y la empresa vasca K2000, con la participación de ETB y el Gobierno Vasco

De los anuncios publicitarios y el neón de Tel Aviv a la pobreza y desesperanza de los territorios ocupados de Gaza y Cisjordania, Checkpoint Rock se acerca a músicos muy distintos, de pueblo en pueblo y de checkpoint en checkpoint, un recorrido que cambiará la visión que se tiene de este pueblo en conflicto.



Este documental está rodado en Israel, Gaza y Cisjordania y se acerca al pueblo Palestino a través de las diversas músicas que surgen allí hoy en día,  intérpretes de música tradicional, jóvenes cantantes de hip hop, mujeres raperas, grupos de rock que intentan seguir con su trabajo pese a todas las dificultades…. 


El viaje que nos proponen en este documento audiovisual va desde la opulencia de Tel Aviv hasta los barrios árabes marginados en Israel atravesando los checkpoints para conocer los territorios ocupados de Cisjordania y acabando en el gran campo de concentración en el que se ha convertido la franja de Gaza.


Todo esto se nos presenta a través de la narración que los propios músicos hacen, ellos cuentan su historia,sus dificultades y los problemas de palestina a través de sus declaraciones y de sus canciones.




Aquí teneis el enlace al trailer en youtube:
http://www.youtube.com/watch?v=TYWxf7cQ4D8


Varios enlaces a fragmentos en youtube(muy mala calidad):
http://www.youtube.com/watch?v=J8Hrxa_JU48&feature=related
http://www.youtube.com/watch?v=U2sXAXAKYWM
http://www.youtube.com/watch?v=S3Fi0CczG24&feature=related




Sonia Gómez Bringas
4º Comunicación Audiovisual









Voces en imágenes

Voces en imágenes


Primera parte del documental disponible en el siguiente enlace: Voces en imágenes

FICHA TÉCNICA:
Título: "VOCES EN IMÁGENES"
Productora: VERITÉ DE CINEMATOGRAFÍA
Productor y director: ALFONSO S. SUÁREZ
Montaje: JUAN TIZÓN
Cámara: RUBÉN GARCÍA
Duración: 140 minutos

EL DIRECTOR: ALFONSO S. SUÁREZ
Guionista, productor y director. Realizador de spots para cine y televisión así como de videoclips y documentales. Ha sido director de programación y contenidos televisivos y profesor de publicidad y dirección cinematográfica. Con sus trabajos ha obtenido más de cuarenta premios nacionales e internaciones.

El documental "Voces en imágenes" descubre a los actores de doblaje más importantes del cine español y trata de responder a preguntas sobre el proceso de doblaje; como qué es lo más importante a la hora de doblar o cuánto hay de creación y cuánto de copia. Así, se trata de un gran mosaico de testimonios de actores que nos cuentan la historia del doblaje, sus nombres propios, sus anécdotas y sus recuerdos. 

En cuanto a la estructura del documental señalar que son los propios testimonios de los actores los que llevan la dirección del mismo, sin contar con la presencia de un narrador o presentador que conduzca el documental. Se ha tratado así de de dar todo el protagonismo a los actores y que sean ellos mismos los que cuenten la historia. 

Fuente: http://veriteproducciones.blogspot.com/

Maite Aramburo Navarro
4º Comunicación Audiovisual
Grupo 01