martes, 30 de noviembre de 2010

MAQUILAPOLIS, LA CIUDAD DE LAS FÁBRICAS

FITXA TEKNIKOA

JATORRIZKO TITULUA: "Maquilapolis, la ciudad de las fábricas"
URTEA: 2006
GENEROA: Dokumentala
ZUZENDARIAK: Vicky Funari eta Sergio de la Torre
EKOIZLEAK: VIvian Kleiman, Vicky Funari eta Sergio de la Torre
GIDOIA: Vicky Funari eta Sergio de la Torre
EDIZIOA: Vicky Funari
FORMATUA: Kolorean
ARGAZKIGINTZA ZUZENDARIA: Sophia  Constantinou eta Daniel Gorrell
MUSIKA: Nortec Collective eta Pauline Oliveros
HERRIALDEA: Mexiko, Estatu Batuak
IRAUPENA: 69 minutu

SINOPSIA
            Karmen Tijuanako makiladora batean egiten du lan  gauez. Makiladorak lanesku merkea dela eta Mexikon kokatu ziren lantegi transnazionalak dira. Gau osoan zehar telebistak muntatu ostean, Karmenek berak  garajeetako ate birziklatuekin eraikitako txabolara itzultzen da. Bere auzoan ez dago ez elektrizitaterik ezta drainatze sistemarik ere. Gainera, Karmen ez dago ondo osasunez, izan ere makiletan egon den urteetan zehar beruna eta beste toxikoak arnasteagatik. Berak egunean sei dolar irabazten ditu. Baina bera biktima bat besterik ez da.  Karmen emakume dinamikoa da, bere bizitza eta  seme-alabena hobetzea baitu helburu.
            Karmen eta bera bezala makiletan lan egiten duten milioi bat langile gehiago telebistak, kable elektrikoak, jostailuak, arropa, bateriak eta medikuentzako tresnak ekoizten dituzten bitartean ere nazio kontsumitzaileen ehuna ekoizten ari dira. Gainera, langile hauek egunero euren lanpostuetan bortxaketak, ingurumenaren suntsipena eta hiri kaosari aurre egin behar diote. MAQUILAPOLISen Karmen eta Lurdesek  euren komunitateak antolatzen dituzte euren bizitzetan aldaketa positiboak lortzeko helburuz. Karmenen kasuan, euren lan eskubideak urratzeagatik demanda bat aurkezten du enpresa baten kontra. Lurdesek, ostera, presio handia egiten dio gobernuari gune toxiko (lantegi huts bat) bat garbitzeko, izan ere hondakin toxikoez beteta dago.
            Bi emakume indartsu hauek aldaketak lortzeko lanean diharduten bitartean, mundua ere aldatzen joaten da: mundu-mailako krisi ekonomiko batekin eta Txinan lanesku merkearekin, makiletako lanpostuak desagertzen doaz Tijuanan, Karmen, Lourdes eta euren lankideak etorkizun zalantzagarri batekin utziz. 

EKOIZPENA ETA ALDERDI TEKNIKOAK

MAQUILAPOLISen ekoizpenari dagokionez, zinegileek Tijuanako makila bateko langileak eta Mexiko eta Estatu Batuetako mugaren bi aldeetako komunitate erakundeak bildu zituzten euren egunerokoa bizi duten emakumeen begietatik globalizazioa irudikatzeko. Makiletan diharduten langileek ekoizpenaren etapa bakoitzean parte hartu dute: dokumentalaren prestaketa, errodaia, narrazioa eta difusioa. Kolaborazio prozesu hau ohiko dokumentalaren lan-erarekin apurtzen saiatzen da. Izan ere, normalean lokalizazio bat aukeratu, bertan filmatu eta gero “materialarekin” joaten da editatzera. Prozesu honek subjektibitatea balio eta muga gisa jartzen du. Arte zinematografikoa komunitate garapenarekin uztartzen saiatzen da. Honela dokumentalaren ahotsa benetan egoera pairatzen duten subjektuena dela ziurtatzen da.

           Dokumentaleko zuzendariek lau urtez iraun zuen prozesu guzti hau grabatzeko dokumentaleko aktore guztiei bideokamera bat eman zieten enpresaren aurkako prozesu judizial osoa grabatu eta euren bizilekuak eta egunerokoa erakusteko. Honela, “bideo-diario” moduko bat osatzen dute protagonistek.  
          Bestalde, dokumentalaren bereizgarri gisa aipatzekoa da dokumentalean parte hartu zuten protagonistentzat ekoizleek eurek edizio tailer bat atondu zutela. Bertan zine-teknikak, grabazioa, kameraren erabilera eta bideo digitalaren edizioa ikasi zuten.Tailerra iraun zuen sei saioetan partaide bakoitzak aukera izan zuen 3-5 minututako  bideo-labur bat editatzeko honako gaiekin: bortxaketa sexuala lantegietan, enpresek eskatutako haurdunaldi probak langileak kontratatu baino lehen, metala eta bere eratorrien garbiketa eta dokumentalean agertzen den kutsatutako gunea.
           Informazio gehiagorako hona hemen tailerraren txostena: txostena

Ondorengo estekan (bideoa)  dokumentalaren lehenengo zatia ikusteko aukera duzue. Berehala ohartuko zarete protagonistek eurek grabatutako irudiak narrazioan garrantzi handia dutela.

ESTEKA INTERESGARRIAK





AITOR TEJEDOR CARRERAS
Ikus-entzunezko komunikazioa
4. maila













No hay comentarios:

Publicar un comentario